Gure Gaiak > Elbarrenako jaiak 2017

Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Ugare auzoan

ZIZURKIL 2017-09-14

Erraldoi eta buruhandien konpartsa plazatik abiatu eta Ugare auzoan barrena ibili zen, festak amaitu aurretik, igande arratsaldean Zizurkilen. Zizurkilgoekin batera, Villabonako, Añorgako eta Usurbilgo erraldoaiek ere kalejiran parte hartu zuten.

Argazkiak

Amaitu dira Elbarrenako jaiak

ZIZURKIL 2017-09-11

Atzo amaitu ziren Zizurkilgo Elbarrenako jaiak. Asteburuan eguraldiak ez du lagundu eta, larunabtean bereziki, hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren. Nolahi ere, giro politean joan dira jaiak. Melokotoiari agur esanda, datorren urtekoei begira daude, dagoeneko, herritarrak.

Argazkiak: Sardin-jatea / Dantza emanaldia / Buruhandi eta erraldoiak

Jana eta jolasa gaurkoan Zizurkilen

ZIZURKIL 2017-09-09

Giro ona izan da nagusi gaurkoan Zizurkilen. Plaza bete-beterik egon da koadrila bazkarian. Koadrila batzuk postre zati bat gorde eta postre lehiaketara aurkeztu dute; batzuk aurrez prestatuta ekarri dute, beste batzuk, berriz, momentuan bertan imajinazioa erabiliz sortu dute. Ondoren, bingoan bi saio egin dituzte. Eta azkenik, haurrek goizean ensaiatutako dantza saioa eskaini dute.

[Argazkiak]

Ekintzaz beteta iritsiko da asteburua Zizurkilera

ZIZURKIL 2017-09-08

Gaur ostirala, asteburuaren hasiera indartsu iritsiko da Zizurkilera. Gazte egunaren baitan, hamaika ekintza izango da: triki poteoa, gazte bazkaria, kantaldia, elektrotxaranga, kontzertuak... Tartean haurrentzako ekintzak ere bai: Jokulandia goizean, jolas eta tailerrak arratsaldean.

Gaurko eta asteburuko egitaraua, jarraian:

Haurrentzako ekitaldi sorta, Elbarrenako jaietan

ZIZURKIL 2017-09-08

Markeliñe taldeak kale ikuskizun polita eskaini zuen atzo arratsaldean. Animalien munduan murgilduta ibili ziren ikusleak eta bertaratu ziren haurrek parte hartzeko aukera ere izan zuten. Gaur, haur jolasak, puzgarriak, erraldoi eta buruhandiak..., aukera zabala herriko eta inguruko haur eta gaztetxoentzat.

Argazkiak: Kale ikuskizuna / Jokulandia

Gazte koadrillak elkarrekin bazkaltzen ari dira Zizurkilen

ZIZURKIL 2017-09-08

Gazte koadrillak elkarrekin bazkaltzen ari dira Zizurkilgo plazan, Gazte egunaren baitan. Bazkalondoan, Erein taldearekin kantaldia izango dute. Arratsaldean, elektrotxarangarekin kalejira eta gauean Bad Sound Sistem eta EH Sukarra taldeen kontzertua.

Argazkiak

Elbarrenako jaiak, gaurko egitaraua

ZIZURKIL 2017-09-07

Atzoko txupinazoaren ondoren, jaiak ez du etenik izango eta gaur ere izango da zertaz gozaturik. Jarraian, gaurko egitarauaren berri:

Ane eta Jexux Iturria garaile, kros mistoan

ZIZURKIL 2017-09-06

Giro ederrean joan zen atzoko arratsaldea Zizurkilen. Haur lasterketarekin eman zioten hasiera jai giroari eta, ondoren, kros mistoa egin zuten. Ane eta Jexux Iturria izan ziren garaile bost kilometroko ibilbidea 17,37 minitutan osatu ondoren. Maite Etxezarreta eta Aitor Mimenza izan ziren bigarren, eta Izaro Rubio eta Mitxel Kuadrado hirugarren.

 

Argazkiak
 

Barrikotea, jaien atarian

ZIZURKIL 2017-09-06

Kros mistoa amaituta, barrikotea egin zuten Elbarrenan. Sagardo freskoa edan, eta pintxoak dastatzeko aukera ederki aprobetxatu zuten herritarrek. Jai giroan sartu eta motorrak berotzeko modu bikaina atzo iluntzean.

Argazkiak

Danenako kideek botako dute txupinazoa

ZIZURKIL 2017-09-06

Gaur iluntzeko 20:00etan lehertuko da jaia Zizurkilen. Danena kirol elkarteko kideak izango dira aurten txupinazoa botatzeko arduradunak. 

Elbarrenako jaiak, gaurko egitaraua

ZIZURKIL 2017-09-06

Arratsaldeko 19:00etan hasita, danbor hots bidez zabalduko dute herrian barrena plazara gerturatzeko deia. Izan ere, 20:00etan botako baitute jaien hasierako txupinazoa. Hortik aurrera, jaia izango da nagusi Zizurkilgo Elbarrenan.

Kros mistoarekin hasiko dira festak gaur arratsean

ZIZURKIL 2017-09-05

Festetako txupinazoa bihar, irailak 6, jaurtiko bada ere, gaur arratsaldean ekingo zaie festei Zizurkilen. 18:30etan haurren krosa izango da eta 19:00etan X. Kros mistoa. Ondoren, 20:00etan barrikotea plazan.

Irailaren 10 arte festa nagusituko da Zizurkilen. Egitaraua:

Bihar hasiko dira Elbarrenako jaiak

ZIZURKIL 2017-09-04

Jaien atariko eguna izango da biharkoa Elbarrenan. Izan ere, kros mistoa eta barrikotea egingo baitituzte 19:00etan hasita.  Etzi, asteazkenean, lehertuko da jaia. Danena Kirol Elkarteko kideek botako dute txupinazoa eta jaiak ez du etenik izango irailaren 10a arte. 

Jarraian, jaietako egitarau osoa: