Gure Gaiak > Elbarrenako jaiak 2018

Erraldoi eta buruhandien konpartsa ikusgarria

ZIZURKIL 2018-09-10

Txikienak aho bete hortz geratu ziren erraldoi eta buruhandien konpartsa ikustean. Sei erraldoi bikotek dantza saio ikusgarriak egin zituzten, dultzaineroen musikak lagunduta. Ondoren, konpartsan zehar buruhandiak haurren atzetik korrika aritu ziren.

[Argazkiak]

Elbarrenako jaietako azken eguna, borobila

ZIZURKIL 2018-09-10

Datorren urtera arte agurtu zuten atzo Melokotoia. Aurrez, ordea, ongi aprobetxatu zuten eguna zizurkildarrek. Izan ere, ekitaldiz betetako eguna izan baitzen atzokoa ere. Eguerdira bitarte, jende asko ibili zen plaza inguruan antolatutako ekitaldietan:

[Argazkiak: Erakusketa | Sardina-jatea | Bukalai dantza taldea | Jubilatuen jolasak]

Ospakizunez beteriko azken jai eguna

ZIZURKIL 2018-09-09

Sardin eta sagardo dastaketarekin hasi eta melokotoiaren agurrarekin amaituko da jaia.

Gaurko egitaraua:

Gau osoan luzatuko den ospakizuna Elbarrenan

ZIZURKIL 2018-09-08

Herri bazkaria, blusen arteko jolasak, dantzaldia, mozorro lehiaketa, DJak...

Gaur egitaraua:

Herri bazkariaren ostean, goitiberak izan dira

ZIZURKIL 2018-09-08

Mozorro eguna ospatzen ari dira gaurkoan Zizurkilgo Elbarrena auzoan. Herri bazkarian plaza leporaino bete da, eta horrek bazkal osteako bingoan giroa alaitu du. Ondoren, goitibera jaitsiera izan da Fraisorotik behera. Gaua Laket taldeak girotuko du.

[Argazkiak: Herri bazkaria | Gotiberak]

Gazte eguna Elbarrenan

ZIZURKIL 2018-09-07

Ur eta kolore festa, gazte bazkaria, musika edota zezen suzkoan egun osoan zehar.

Egitaraua:

Aurpegi berriak Festa batzordean

ZIZURKIL 2018-09-07

Hamalau urte inguruko gazteak gogotsu sartu dira Zizurkilgo Festa batzordean. Proposamen eta ideia berriak ekartzeaz gain, lanerako gogoa badutela erakutsi dute.

Gozatzeko moduko arratsaldea

ZIZURKIL 2018-09-07

Zirika Zirkus taldearen Txarlestrup emanaldiak jende asko erakarri zuen Joxe Arregi plazara. Gustura jarraitu zuten ikuskizuna haur eta helduek; barrerako eta gozamenerako tarte atsegina izan zen. Txokolatadaren ondoren, buruhandiak irten ziren udal bulegoetatik, baina ez zuten korrikaldi handirik egin ahal izan, euri jasa handia bota baitzuen. Patata tortilla lehiaketak hartu zien lekukoa egitarauean.

Argazkiak: Zirika Zirkus / Txokolatada eta buruhandiak / Tortilla lehiaketa

Euritan ere ur festa Elbarrenako jaietan

ZIZURKIL 2018-09-07

Euria ari bazuen ere hau ez da etxeko txikienak etxean geratzeko aitzakia izan. Kalera atera eta urez betetako puzgarrian jolastu baitute zizurkildar txikiek.

[Argazkiak]

Gazteen eguna gaur Elbarrenako jaietan

ZIZURKIL 2018-09-07

Herriko gazteen eguna da gaur Zizurkilen eta bazkari batekin hasi dute egun osoko festa. Bazkariaren ondoren jolasak izango dituzte. Ondoren Dj-a, elektrotxaranga, gazte afaria, zezen suzkoa eta kontzertu gauarekin borobilduko dute eguna zizurkildarrek.

[Argazkiak]

Bart gaueko bertso sorta

ZIZURKIL 2018-09-07

Igotz Alkortak egoera oso ezberdinetan kantuan jarri zituen Agirre, Iguaran, Irazu, Mendizabal eta Mujika.
Bart gaueko bertso sorta ikusgai dadoeneko.
[Bideoak]
 

Bertso saioa Elbarrenan, eskualdeko bertsolarien parte hartzearekin

ZIZURKIL 2018-09-06

Amaia Agirre, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Aritz Mujika bertsotan arituko dira gaur gauean.

Gaurko egitaraua:

Sukaldari lanetan jardun dira txikienak goizean

ZIZURKIL 2018-09-06

Ombu guraso elkarteak antolatuta, haurrentzako sukaldaritza tailerra egon da goizean Elbarrenako jaietan. Barazkiak, frutak, gailetak, gozokiak... aukera zabala eduki dute txikienek plater ezberdinak prestatzeko.

[Argazkiak]

Jaiak Elbarrenan igandera bitarte

ZIZURKIL 2018-09-05

Egitarau zabala osatu dute, asteazkenean hasi eta igandera bitarte. Horra egitarau osoa:

Zizurkilgo txupinazoa emakumeen eskutik

ZIZURKIL 2018-09-05

“Txupinazoaren bidez, isil-isilean, inongo erantzunen esperoan egon gabe lan egiten duen orori egingo diogu omenaldia". Aizpea Zabala eta Matti Navas, besteak beste, jaien hasierako txupinazoaz arduratuko direnak.

Elkarrizketa: