Gure Gaiak > Euskaraldia

Ingelesa uste baino gehiago dakizu ikuskizuna ikusgai

ANDOAIN 2018-12-06

"Ingelesa uste baino gehiago dakizu" ikuskizunaren bideoa ikusgai dago. Mailu Arruti, Olagain txistulari taldea eta Soinuak musika eskolaren parte hartzearekin. Andoaingo Euskaraldirako bereziki egokitutako ikuskizuna izan zen, Bastero kulturgunean joan zen abenduaren 1ean eskaini zutena.

Urnietako herriari esker oneko agiria

URNIETA 2018-12-05

Urnietako Euskaraldia antolatzen aritu den taldeak esker oneko agiria kaleratu du herriari eskerrak emateko. 1.300 herritarretik gora eman dute izena Belarriprest edo Ahobizi gisa. Udalak ere adierazpena egin du.

[Argazkiak: Egape | Magale]

Andoaingo Udalaren adierazpena, AHOZ AHO, BIZI-BIZI

ANDOAIN 2018-12-04

Andoaingo udalak, Euskararen nazioarteko egunean, adierazpen instituzionala herrira zabaldu du, euskaraldian parte hartu dutenei zorionak emanez eta herritarrak euskaraldia 365etan erabiltzera animatuz.

[Adierazpena]

Euskararen nazioarteko eguna ikastetxeetan

URNIETA 2018-12-03

Euskaraldiaren amaierako ekitaldiak ikastetxeetan egingo dituzte Urnietan. Egun osoan zehar jarduerak egingo dituzte, ikastetxean eta kaleetan.

[Gaurko egitaraua]

Euskararen eguna dantzan eta jolasean ospatu dute Urnietako gaztetxoek

URNIETA 2018-12-03

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera irten dira Egape ikastolako eta Magale ikastetxeko ikasleak kalera. Magalekoek euskal ginkana izan dute Etxeberri auzoan, eta Egapekoek dantza saioa eskaini dute San Juan plazan.

[Argazkiak: Magale | Egape]

[Bideoak: Magale | Egape]

Urnietako Udalaren adierazpena, Bizi. Prest

URNIETA 2018-12-03

Urnietako Udalak, Euskararen Nazioarteko Egunaren arira, adierazpena zabaldu nahi izan du herrira. " Egunero delako euskara aldia" lelopean.

[Adierazpena]

Kantuz ekin zioten Urnietan, Euskaraldiari

URNIETA 2018-11-30

Azaroaren 23an, kantuan eta dantzan eman zioten hasiera Euskaraldiari Urnietan. Euskararen olatua indartsu iritsi da herrira. Izan ere, 1233 herritarrek eman dute izena ekimenean.

"Identitate propioa ematen digu euskara erabiltzeak"

URNIETA 2018-11-29

Urnietako Euskaraldia batzordeko kide den Manex Aldairekin eduki dugun solasaldian, Urnietan Euskaraldia izaten ari den eraginaren inguruan hitz egin dugu.

Andoaingo Euskaraldia batzordearen bideoa

ANDOAIN 2018-11-28

Azaroaren 17an Kontzejupean lehen aldiz erakutsi zuten bideoa, Andoainen Euskaraldia sustatzeko asmoz Goikoplaza inguruetan landu zutena. Dagoeneko sarean ikusgai dago. Lehen orduetan bideoak bisitaldi ugari izan ditu.

Bi milatik gora lagun Euskaraldian murgilduta

ANDOAIN 2018-11-25

Ostiralean egin zuten aurkezpen ekitaldian eman zuten datu: 1786 Ahobizi eta 573 Belarriprest. Guztira, Andoainen, 2359 lagunek bat egin dute Euskaraldiarekin. Datu hori, hala ere, handituz doa jendeak izena ematen jarraitzen baitu.

[Adierazpena]

Egape dantza taldearen koreografia

URNIETA 2018-11-24

Erakustaldi ederra eman zuten joan zen igandeko ospakizunean. Dantza saioaren koreografia ikusgarria jendaurrean aurkeztu zuten.

[Bideoa]

Abiatu da Euskaraldia

ESKUALDEA 2018-11-23

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da Euskaraldia. Hizkuntza ohituretan eraginez, euskarari bultzada ematea da helburu nagusia. Hitzorduak Beterri-Aiztondo eskualdean:

Danobatgroup lehiaketa, herritar guztiei zabalik

ANDOAIN 2018-11-23

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, "Euskara aldean, erabili lanean" lemapean, Danobatgroupek aurten ere lehiaketa jarri du martxan. Herritar guztiek parte har dezakete, euren webgunean sartuta.

Euskaraldiko saskiaren irabazlea

ZIZURKIL 2018-11-23

0361 zenbakiak eskuratu du Zizurkilgo merkatari eta ostalariek osatutako saski ederra. Jose Ramon Martiarena Zapirain du izena irabazleak, eta gaur eskuratu du saskia, Maite Amenabar Zizurkilgo Udaleko alkateordearen eskutik. Zizurkilgo Udalak eskerrak eman dizkie Zizurkilgo merkatari eta ostalari guztiei,  emandako laguntzagatik, bai eta kanpainari egindako ekarpenagatik ere.

 

Euskaraldiaren hasierako ekitaldi dantzagarria

ANDOAIN 2018-11-23

Euskaraldia abiatu den egunean, Andoainen ekitaldi parte hartzaile eta jendetsua egin dute. Bastero aurrealdean trafikoa itxi eta Leire Rekalde eta hainbat dantzari kale erdian jarri dira Euskaraldiaren koreografia dantzatzeko.

[Argazkiak]