Gure Gaiak > Gazte Festak 18

Jai giroko Gazte Festak

URNIETA 2018-05-31

Kirol eta kultur mailako hitzordu ugarirekin batera, ospakizunetarako tartea izan da Urnietan. Bereziki otorduen inguruan antolatu direnak.

[Argazkiak]    [Bideoak]

Gazte Festen azken txanpa gaur Urnietan

URNIETA 2018-05-27

  • 10:00 Txanbolinekin, Diana.
  • 11:00 / 16:00 Puzgarriak Egapen. 
  • 12:30 Txanbolinen emanaldia San Juan plazan. 
  • 18:00 Erraldoi eta buruhandiak.
  • 19:00 DJ Mikel San Juan plazan. 

[Argazkiak] [Bideoak]

Txanbolinen emanaldia San Juan plazan

URNIETA 2018-05-27

Txistu eta dantza emanaldia eskaini dute Gazte Festetan, Txanbolinen eskutik.

[Argazkiak] [Bideoa]

Egun osoko ospakizunak Urnietan

URNIETA 2018-05-26

Argazki rallyarekin eta Benjamin jaiarekin abiatuko da eguna. Ospakizun ugari iragarrita daude egun osorako: Gazte bazkaria, haurrentzat ekitaldi ezberdinak, kirol jarduerak eta kontzertua.

[Egitaraua]

Euskal artistez bete zen atzo gazte afaria

URNIETA 2018-05-26

Gazte festen lehen egunean afaria eduki zuten herriko gazteek Egape Ikastolako jolastokian. Pailazoak, txikiteroak, mendizaleak... euskal artista ezberdinez mozorrotu ziren.

[Argazkiak]

Kirola nagusi gaurko egunean

URNIETA 2018-05-26

Bazkariaren ostean, txirrindulari proba izan da. Adin ezberdinetako txirrindulariek hartu dute parte bertan. Bitartean San Juan plazan zumba praktikatzeko aukera egon da. Txikienentzako "Reziklator" izeneko ikuskizuna egon da Egape Ikastolako jolastokian.

[Bazkaria | Txirrindulariak | Zumbaton | Reziklator]   

Sardin jatea eta haur jolasak Etxeberri plazan

URNIETA 2018-05-25

Familia askoren bilgune bilakatu da ateri zegoen Etxeberri plaza, Gazte Festen hasieran. Sardin jatetik gertu, haur eta gazteak jolas ezberdinak egiten jarri dituzte.

[Argazkiak] [Bideoa]

Txupinazoa eta Egape dantza taldearen emanaldiarekin abiatu dira festak

URNIETA 2018-05-25

Herriko buruhandi eta erraldoien kalejirarekin eta   San Joan plazara Bosko Anitz txarangarekin eta txupinazoarekin batera eman diote hasiera Gazte Festei. Ondoren gainera Egape dantza taldeko dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera ere izan da plazan.

[Argazkiak] [Bideoa]

Ekitaldiz beteriko asteburua aurretik

URNIETA 2018-05-25

Gazte afaria, herri bazkaria, zuzeneko musika emanaldiak..., festa ziurtatuta izango da Urnietan, asteburu osoan zehar. Ostiralean hasita, gainera, adin tarte guztiak kontutan hartu dituzten ekitaldiak burutuko dira aurtengo Gazte festetan.

[Gaurko egitaraua]