Gure Gaiak > Inauteriak 2018

Inauteriak Andoainen, ostegunetik igandera

ANDOAIN 2018-02-08

Otsaila gaizto samar dator, eguraldiari dagokionez. Kaldereroen etorrera euripean igaro zen, eta aste hasiera hotza eta bustia izan da. Asteburuari begira, aterkiak beharrezko izango dira goizean. Arratsalderako altxako duela dirudi.

[Egitaraua osorik]

Inauteria igandera arte luzatuko dute Urnietan

URNIETA 2018-02-08

Ostegunean eta ostiralean ikastetxe bakoitzak bere ospakizuna egingo du, eta larunbatean mozorro desfilea egingo dute San Juan plazatik Idiazabal kaleraino. Igande arratsaldean, bestalde, ospakizuna iragarrita dago Egape Ikastolako jolastokian.

[Egitaraua osorik]

Iritsi dira Inauteriak Villabonara

AMASA-VILLABONA 2018-02-08

Fleming eta Zubimusu ikastolako gaztetxoenek mozorroturik eta alai eman diote hasiera aurtengo inauteriei. Fleming ikastetxeko gaztetxoenak horren ezagunak dire Grimm anaien istorioei bizia eman nahi izan diete inauteri hauetan. Zubimusu ikastolako haurrak ordea masai afrikarren jantziak irudikatzea erabaki dute.

[Argazkiak] [Bideoa]

 

 

Andoaingo ikastetxeak kalejiran ibili dira

ANDOAIN 2018-02-08

Andoaingo ikastetxetako ikasleek eskola utzi eta kalera irten dira festara, inauteriek eskatzen duten legez. Gora Kale Txiki txarangak eta dultzaineroek lagunduta, Bastero Plazan bildu dira lehendabizi arratsaldeko 15:15etan eta Kale Nagusian behera abiatu dira. Goikoplazan amaitu dute desfilea, bidean dantza eta salto ugari egin eta gero. Inauterietan ondo pasatzeko gogo bizia erakutsi dute La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi Ikastola eta Ondarretako ikasle gazteek.

[Argazkiak]

Pintxo pote musikalak kalea hartu du

ANDOAIN 2018-02-08

Ikastetxeek arratsaldean eman diote hasiera igandera bitartera luzatuko diren inauteriei, eta ilunabarrean Pintxo Pote musikalak hartu du festa giroaren lekukoa Andoaingo kaleetan barrena. Olagain taldeko txistulariak, Udal Musika Eskolako abesbatza eta musikariak, Alberto Agirre abesbatza eta Kantu Kale Jirako kideak Bastero Plazan bildu ondoren, euskal kantuez osatutako kantutegia berritu dute, Kale Nagusian behera abiatuta. Lehenbiziko aldia izan da halako ekitaldia antolatu dela, eta hurrengo urtetan ziur errepikatu dela, ikusita lortu duen arrakasta.

[Argazkiak]

Badatoz inauteriak

ANDOAIN 2018-02-05

Inauteriak ate joka dira, eta giroan sartzeko lehen zita asteazkenean izango da Oier Araolazaren eskutik, “Neguko festak, Inauteriak dantzan” hitzaldia Urigainen, 18:00etan. Ostegunetik igandera bitarte ez du etenik izango festak.

Egitaraua osorik: