Gure Gaiak > Kaletxikiko jaiak 2018

Auzo txiki, ospakizun handi

ANDOAIN 2018-07-06

Jaien hasierako pregoian Manu Gorostegik igarle lan bikaina egin zuen, bete-betean asmatu zuelako: Festazaleak elkarrekiko errespetu giroan ibili dira eta Jai Batzordeko kideen lan handiari esker, festa bikainak izan dira. Auzo txikia izanik, jaia handia da.

Abiapuntu bikaina haur danborradari

ANDOAIN 2018-07-01

Larunbat arratsaldean 30 haur eta gaztetxotik gora aritu zen estrainekoz irten zen haur danborradan. Euria gogotik ari zuela, Berrozpe ikastetxeko jolastoki estalian bost pieza eskaini zituzten. Parez pare zituzten etxekoak eta auzotarrak. Lehen aldia izateko, abiapuntua bikaina izan da.

[Argazkiak] [Bideoa]

Egun osoko ospakizunak Kaletxikin

ANDOAIN 2018-07-01

Mendi krosa, soka dantza, bazkari herrikoia, haur ikuskizuna eta sardina jatea jaien amaieran.

Gaur egitaraua:

Colomo eta Alba nagusi Kaletxikiko lasterketan

ANDOAIN 2018-07-01

Lourdes Colomo eta Maialen Gurrutxaga emakumeetan eta Ibai Alba, Unai Señoral eta Jon Ugalde gizonezkoetan, Kaletxikiko mendi krosseko podiuma. 60 partehartzaile izan dira krosean eta mendi martxan.

Azken txanpa Kaletxikin

ANDOAIN 2018-07-01

Eguraldi onak eutsi dio bereari, eta jaiaren azken txanpa giro onean igaro da.

[Argazkiak]

Hitzordu ugari Kaletxikiko jaietan

ANDOAIN 2018-06-30

Sagardo dastaketa, oilasko bazkaria, danborrada, musika... hitzordu ugari Kaletxikiko jaietan.

Gaurko egitaraua:

Astigarragako Irigoien irabazle Kaletxikiko sagardoen txapelketan

ANDOAIN 2018-06-30

Astigarragako Irigoien sagardotegiak jantzi zuen txapela Kaletxikiko 25. Sagardo txapelketan. Asteasuko Sarasola bigarren irten zen, eta Hernaniko Itsasburu hirugarren. Jendea erruz bildu zen Kaletxikin, eta giro ederrean ospatu ziren sagardo lehiaketa eta dastaketa. 

[Argazkiak]

Kaletxikik hartuko du ospakizunen lekukoa

ANDOAIN 2018-06-29

  • 19:00    Kandido eta bere Txikitxuei ongietorria. Buruhandiak.
  • 20:00    Eguzkigoxo Abesbatza.
  • 21:00    Bokatafari herrikoia.
  • 21:45    Bakarrizketak. Maribel Salas, Raul Fervé. Ondoren, Bocabeats.
  • 22:30    Mus txapelketa.  
  • 23:30-01:30 Disko Rock Remember festa Nemux DJren eskutik.

Kandido eta Txikitxuek jaiak Kaletxikira ekarri dituzte

ANDOAIN 2018-06-29

Kandido eta bere Txikitxuak Goikoplazatik abiatu eta Kaletxikiko auzora jaitsi dira arratsaldeko 19:00etan, eta honetaz aurrera igande ilunabarrera arte jaiak ez du etenik izango. Pregoian, aurten Kandido den Manu Gorostegik festaz gozatzera gonbidatu ditu auzotarrak eta Andoaingo gainerako auzoetatik zein bailarako beste herrietatik hurbilduko diren festazaleak. Bakar-bakarrik, bi baldintza bete behar direla erantsi du: hots, jaiak alaitasunean igarotzeko gogoa eta besteekiko errespetua.

[Argazkiak]

Kaletxikiko jaiak asteburu osoan zehar

ANDOAIN 2018-06-28

Manu Gorostegi izango da aurtengo Kandido. Alaitasuna eta jendartekotasuna, bertute horiek dituen pertsona delako hautatu dute aurtengo festetako protagonista nabarmenena izan dadin.