Gure Gaiak > Larraulgo jaiak 2018

Bertso saioarekin amaituko dira jaiak Larraulen

LARRAUL 2018-08-05

Abuztuak 5, igandea

  • 12:30 Sagardo Dastaketa.
  • 13:30 Toka txapelketa.
  • 15:00 Paella herrikoia.
  • 18:00 Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Andoni Egaña.

Haur jolasak eta barrikotea Larraulen

LARRAUL 2018-08-04

Abuztuak 4, larunbata

11:00 Herriko gazteek haurrentzat antolaturiko Altxor bilaketa jokoa.
12:00 Apar festa.
14:00 Haurren bazkaria.
15:00 Puzgarriak adin guztientzat.
16:30 Mus txapelketa.
 

Iluntze, gaua:

Barrikotea eta afaria dute gaur Larraulen

LARRAUL 2018-08-04

Sagardo barrikotea eta norberak etxetik ekarritako janariarekin osatu dute afaria Urbeltz plazan larrauldarrek jaien hirugarren egunean. Gaugiro bikaina aprobetxatuz, gau polita dute aurretik.

[Argazkiak]

Suaia eta Ama Rebel zuzenean Larraulgo jaietan

LARRAUL 2018-08-03

Abuztuak 3, ostirala

10:00 Gazteen gosaria.
11:00 Meza nagusia.
11:30 Hamaiketako herrikoia.
18:00 Herri kirolak.
20:00 Kantu-poteoa Usarrabi taldearekin. Ondoren herri afaria.
23:00 Suaia eta ama rebel. Ondoren Dj Balber.

Herri kirol giroa piztu da Larraulen

LARRAUL 2018-08-03

Jaien bigarren egunean Herri Kirolak jokatu dituzte larrauldarrek. Gazteak izan dira aurtengo herri kiroletan parte hartu dutenak eta kirolek ondorengoa izango dutela ere argi utzi dute egindako saioan.

[Argazkiak]

Pello Joxeperen jaitsierarekin hasi dira Larraulgo jaiak

LARRAUL 2018-08-02

Jaiei hasiera eman diote Larrauldarrek. Txupinazoarekin eta Pello Joxeperen jaitsierarekin batera musikaz eta herriko buru haundiez gozatzeko aukera ere izan da bertan.

[Argazkiak] [Bideoa]

“Badira urtero errepikatzen diren ekitaldiak, arrakastatsuak direlako”

LARRAUL 2018-08-01

Larraulgo kultur zinegotzia da Cristian Pizarro gaztea. Herriko jaiak antolatzeaz arduratzen den batzordeko kide ere bada.