Gure Gaiak > Samartiñak 2017

Amaitu dira Samartiñak

AMASA-VILLABONA 2017-11-20

Azaroaren 18an, larunbatez amaitu ziren aurtengo San Martin jaiak. Haur-krosa, sega desafioa, txekor-bazkaria, bertso-saioa..., egun bikainarekin eman zieten amaiera aurtengo jaiei. Eguraldia lagun, jendeak ederki gozatu zuen goizeko ekitaldiez eta ia 400 pertsona elkartu zen herri bazkarian.

Bazkariko argazkiak
 

Ota eta Nazabal garaile sega desafioan

AMASA-VILLABONA 2017-11-18

500 metro belar ebaki behar izan dituzte Aitor Otamendi "Ota" eta Kepa Nazabal, eta Joseba Astiazaran eta Jon Beldarrain herriko gazteek. Sega zorrozte lanetan Jokin Etxeberria eta Joantxo Beldarrain aritu dira, hurrenez hurren. Ikustaldi bikaina eskaini dute bi bikoteek.

[Argazkiak]     [Bideoa]

Haur krosa Samartin festen azken egunean

AMASA-VILLABONA 2017-11-18

Seigarren maila arteko haurrak izan dira goizeko protagonistak krosean. Ederki moldatu dira guztiak korrikan, elkarri lagunduz eta animatuz.

[Argazkiak]
 

Herritarren arteko lehia, Samartiñetan

AMASA-VILLABONA 2017-11-12

Amasarren arteko herri-kirol lehiak eman die amaiera jaietako egitarau nagusiari. giro ederrean aritu dira gazteak, bi taldetan banatuta. Ingudearekin, lokotsak edo sagarrak biltzen, trontzan, karretilarekin, bizikleta txikiekin, korrika, zakua eramanaz, soka-tiran..., kirol ezberdinetan lehiatu dira, umore ederrean. 

Argazkiak

Herri-kirolak San Martin egunean

AMASA-VILLABONA 2017-11-11

Harri-jasotze lanetan Joseba Ostolaza eta bere alaba Udane Ostolaza aritu dira. Aizkoran bi bikoteren arteko norgehiagoka izan da. Batetik, Bihurri eta Alex Txikon, eta bestetik, Beltza eta Telletxea.

[Argazkiak]

Mikel Yarza amasarrak Iturrigoxo jatetxeari eginiko oparia

AMASA-VILLABONA 2017-11-09

Amasako Iturrigoxo jatetxeak sorpresa eder bat jaso du aste honetan. Mikel Yarza amasarrak egur lanketako tailerrean egindako kartel original bat eman du oparitan jatetxearen sarreran jartzeko. Eskulanarekin Jon Iñaki Ormazabal irakasleak lagundu dio. Iturrigoxo jatetxeak eta Udalak bere eskerrik beroena adierazi diote Mikeli bere ekimenagatik.

Pilota partidak, jaien atariko

AMASA-VILLABONA 2017-11-09

Amasako jaietako txupinazoaren aurretik, pilota partidak izan diren protagonista. Emakumezkoen pala txapelketako finalak jokatu zituzten lehendabizi, gizonezkoen frontenis txapelketako finala ondoren. Barrurako giroa  zegoen, eta ikusleak gustura sartu ziren frontoiko babesera, partidez gozatzera.

Argazkiak

Amasako gazteak baserriz baserri, goizean goizetik

AMASA-VILLABONA 2017-11-09

Eguraldi txarrari aurre eginez, Amasako gazteak baserriz baserri dabiltza goizean goizetik giro ederrean, Samartiñetako Gazte egunaren baitan. Arratsaldean Dantza-soka eskainiko dute. Gaurko egitaraua:

[Argazkia] [Bideoak]

Euria eta hotza Samartiñen hasieran

AMASA-VILLABONA 2017-11-08

Ikusi ere ez zen egiten Martina sorgina kanpandorretik behera. Suziria lehertu orduko, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldekoak aritu dira giroa alaitzen; baita Oihana Iguaran bertsolaria ere. Ondoren, Mikel Yarzak Iturrigoxo tabernarentzat egindako egurrezko plaka erakutsi du.

[Argazkiak]