Gure Gaiak > Samartiñak 2018

Asto eta idi-dema izan ziren atzo Amasan

AMASA-VILLABONA 2018-11-12

Asto pareak ekin zioten lehenik lanari. 20 minututan 50 plaza egin zituzten 550 kiloko harriarekin. Idiek, berriz, denbora berdinean 52 plaza egin zituzten 1550 kiloko harriarekin. Bertsolariak eta trikitilariak ere bertaratu ziren giroa alaitzera.

[Argazkiak]

Herritarren arteko Herri Kirolak

AMASA-VILLABONA 2018-11-11

Amasarren arteko Herri Kirolak jokatu dituzte frontoian. Giro paregabea sortu da bertan. Amasarrak,  trontza, txingak, lokots bilketa, soka tira, korrika eta beste hainbat kiroletan ikusteko aukera izan da bertan.

[Argazkiak]

Soka dantza eta aurreskua gazteen egunean

AMASA-VILLABONA 2018-11-08

Gazte egunari jarraipena emateko  Soka dantza eta aurreskua dantzatu dute Amasar gazteek herriko plazan. Ondoren trikitilarien erromeria izango dute eta Gazteen afaria gau partean.

[Argazkiak]

Amasako jaietara joateko autobusak egongo dira gauez

AMASA-VILLABONA 2018-11-07

Amasa-Villabonako Udalak autobus zerbitzu berezia ipiniko du Amasako jaietara joateko ostiralerako eta larunbaterako. Hiru helburu nagusi bete nahi ditu: jaietan parte-hartzea areagotzea, oinezkoen segurtasuna hobetzea eta horrekin lotuta trafiko eragozpenak saihestea, eta azkenik, indarkeria sexistak saihestea.

Ordutegiak:

Pala, Frontenisa eta Martinaren jaitsiera jaiei hasiera emanez

AMASA-VILLABONA 2018-11-07

Arkaitz Arretxe eta Kepa Nazabal izan dira binakako frontenis txapelketako gariale eta Amaia Agirre eta Naroa Arretxe nesken arteko binakako III. pala txapelketako garaile. Ondoren jaiei hasiera emanez, Martina Sorginaren jaitsiera izan da ikusgai herritarren kantu eta Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaila taldeak lagunduta, elizako kanpandorretik behera.

[Argazkiak: Pala+Frontenis] [Argazkiak: Martinaren jaitsiera]