Gure Gaiak > Sanmielak 2017

Maila handiko irrintzi lehiaketa

URNIETA 2017-10-02

Maria Arizmendi irrintzi lehiaketan maila handiko partaidetza izan zen, Euskal Herri osoko partaideekin. Aurreko urteetako maila igota ere, Nerea Arriaga oriotarra beste behin ere irabazle izan zen.

Sailkapena:

Toka txapelketa

URNIETA 2017-10-01

Antonio Amondarain, Karlos Irastorza eta Imanol Iturbe lehen hiru sailkatuak maldan gorako toka txapelketan.

Aurrera Gure Ametsa taldearen saioa

URNIETA 2017-10-01

Urnietako dantza taldeak eta Castellongo talde gonbidatuak saioa eskaini dute gaur, Urnietako jaietan.

Datorren urtera arte Miela

URNIETA 2017-10-01

Sanmielak amaituta, Mielaren igoera ospatu dute gaur iluntzean erromeriaren eta zezen suzkoen laguntzarekin. 

[Argazkiak]

Eskertza Urnieta eta Andoaingo ganaduzaleei

URNIETA 2017-09-30

Adarra-Usabelartza elkartea Urnieta eta Andoaingo abeltzainek eratu zuten 1996an. Urnietako Udalak aitormen publikoa egin nahi izan dio aurtengo Sanmieletan, ingurugiroa txukun mantentzen lan handia egin duelako.

[Argazkiak] [Bideoa]

Bakailao lehiaketa

URNIETA 2017-09-30

Sanmieletan Aballarri gurasoen elkarteak estrainekoz bakailao txapelketa antolatu zuen.. Lehen hitzordua eguerdia bazen ere, arratsaldera pasa zuten. Sei bikotek parte hartu zuten lehen edizioan.

[Argazkiak] [Bideoa]

Sorginen agerpena jaietan

URNIETA 2017-09-30

Egitarauan iragarrita ez bazegoen ere, Sorginak San Juan plazan agertu ziren bart arratsaldean. Saio txikia eskaini zuten, ikusgarria.

[Bideoa]

Koadrilen eguna Urnietan

URNIETA 2017-09-30

San Miguel eguna eta gero, gaurkoa bigarren egun handia izango da. Ekitaldiz beterik dator eguna.

Egitaraua:
 

Dantza, jana eta edana Urnietan

URNIETA 2017-09-30

Dantza ez da falta izan gaur arratsaldean Sanmieletan. Batetik, Aurrera Gure Ametsarekin batera, "El Forcat" elkarteak ikuskizuna eskaini du Saroben eta, bestetik, Matraka elektrotxarangak Idiazabal kalea alaitu du. 

[Argazkiak]

Danbor hotsak herrian zehar

URNIETA 2017-09-30

Urtero bezala, Urdanbor danborrada herriko kaleetan zehar ibili da danbor hotsa ateraz. Jende ugari ibili dute inguruan, baita elizan eta San Juan plazan eskaini duten ikuskizunean ere.

[Argazkiak]

Txosnagunea jendez gainezka

URNIETA 2017-09-29

Ostegun gauean txosnagunetik antolaturiko patata tortilla txapelketak jendetza erakarri zuen. Barruko karpa eta ondoko mahai guztiak bete ziren, jamaikar giroko gauaz gozatzeko.

[Argazkiak]

Egun handia Urnietan

URNIETA 2017-09-29

Gaurkoa San Miguel eguna da, Urnietako jaietan egun seinalatua. Goizetik eta gauerdirarte hitzordu ugari.

Guarko egitaraua:

Gau jamaikarra txosnagunean

URNIETA 2017-09-28

Txosna batzordeak jamaikar kutsuko ospakizuna egitea erabaki du aurtengoan, eta herrikideei mozorrotuta agertzeko deialdia egin die. Dozenaka lagunek parte hartukon dute patata tortilla lehiaketan eta ondorengo afarian, koadrilatan antolatuta. Gauerdian Bad Sound System eta Ziribulio Sound taldeek ska, reggae eta mestizaia doinuekin girotuko dute karpa.

Eñaut Egaña eta Eider Garcia, Alkate Txikiak Sanmieletan

URNIETA 2017-09-28

Eñaut Egaña eta Eider Garcia gaztetxoak Alkate Txiki izendatu zituzten Udaletxean atzo eguardian egin zen ekitaldian.

[Argazkiak]

[Bideoa]

Sanmielak Urnietan, arratsaldean hasita

URNIETA 2017-09-27

Irailak 27, asteazkena

  • 18:00   Haur txikiei zapia jartzea, Kontzejupean.
  • 18:30   Erraldoi eta buruhandiak Plazido Muxikatik hasita.
  • 18:45   Kanpai jotzea. Mielaren jaitsiera.
  • 19:00  Txupinazoa odol-emaileen eskutik. Buruntzantzan eta Funky taldea.
  • 20:30  Txosnen irekiera eta pintxopote musikatua.