Gure Gaiak > Sanmielak 2017

Lehertu dira Sanmielak

URNIETA 2017-09-27

Eguraldia lagun, urnietar ugari gerturatu da plazara eta txupinazo jendetsua eskaini dute udaletxeko balkoitik. Odol emaileek irakurri dute pregoia eta festak giro onean pasatzeko mezua zabaldu dute. Mielaren jaitsierarekin batera iritsi dira buruhandiak, batukada eta datorren egunetarako ekintza ugari.

[Argazkiak] [Bideo sorta]

Iñistor jaia igande honetan

URNIETA 2017-09-25

Iñistorrak beste behin antolatu du Iñistor jaia. Aurten, Egape ikastolako irakasleak omenduko dituzte; ikastolako lehen urtetan lanean aritu ziren hamar irakasle, hain zuzen. Herri bazkarirako tiketak salgai daude Kantoi tabernan, Bikain kafetegian eta Guria tabernan. Erosteko azken eguna irailaren 28a izango da.

 

Sanmielak, aurtengo egitaraua

URNIETA 2017-09-23

Irailaren 27tik urriaren 1era, jai egitaraua egunez egun:

Urnietako jai egitarauaren aurkezpena

URNIETA 2017-09-22

Etenaldirik izan ez dadin, aurtengoan bost eguneko egitaraua mardula iragarri dute. Ekitaldi bat amaitu eta berehala beste bati hasiera emango diote. Festazaleek bost egunez ekitaldi sorta zabalaz gozatzeko aukera izango dute.

Sanmielen atarikoak, asteburu honetan

URNIETA 2017-09-22

Kulturari eta aisialdiari lotuta, ekitaldiz beterik dator asteburua. Ezin ahaztu igande honetan ere Extremadurako produktuez eta folkloreaz gozatzeko aukera izango dela san juan plazan.

Asteburuko hitzorduak: