Gure Gaiak > Sanmielak 2018

Danborrada eta txistulariak Sanmiel jaietan

URNIETA 2018-10-03

Udalak San Miguel egunean antolatzen duen omenaldi ekitaldian txistulariak izan dira aurtengo protagonistak. Omenaldi horretan kontutan hartu zituzten azken berrogeita hamar urteetan herriko kaleak alaitzen aritu diren txistulari guztiak

[Bideoa: Danborrada] [Bideoak: Txistulariei omenaldia | Urnieta 400

 

Sanmiel jaien balorazio positiboa egin du Udalak

URNIETA 2018-10-02

Jaiak amaitu dira, eta balorazioa egiteko ordua iritsi da. Udalak eskerrak eman dizkie herriko elkarteei, Udal langileei eta festak aurrera eramaten lagundu duten guztiei. Antolaturiko ekintzetan herritarren parte-hartze altua izan dela adierazi du, eta inguruko herrietatik ere jende mordoa etorri dela. Asteburu honetan ere festa izango da protagonista Urnietan.

Jaien balorazioa osorik:

Sanmielen amaiera jendetsua

URNIETA 2018-10-01

Soka dantza, mielaren agurra eta zezen suzkoarekin eman diote amaiera aurtengo San Migel jaiei. Herritar asko gerturatu ziren atzo San Juan plazara Miela datorren urterarte agurtzera.

[Argazkiak :  Soka Dantza | Mielari agurra | Zezen suzkoa]

Dantza soka eta Mielari agurra

URNIETA 2018-09-30

Sanmieletako azken txanpara iritsita, gaurko ekitaldien artean haur danborrada, dantza-soka eta Mielari agurra nabarmentzen dira.

Egitaraua:

Danborradaren doinuez jantzi da San Migel eliza

URNIETA 2018-09-30

Jaien azken-aurreko egunean danborrada izan zen protagonista, Bosko Anitz txarangaren konpainian. Emakume eta gizon, belarriak doinu ederrez alaitu zizkien hurbildu ziren entzuleei. San Migel elizan ere pieza ederrak jo zituzten, eta horren adibide jaso zuten txalo zaparrada.

[Argazkiak]    [Bideoak: Danborrada 1 | Danborrada 2 | Danborrada 3]

Haur-danborradan lehen aldiz Magale eta Egape batera atera dira

URNIETA 2018-09-30

Aurten lehenengo aldiz Magale eta Egape Ikastetxeak batera atera dira haur-danborradan. Lehenik, norberak bere ibilbidea hasi du, eta ondoren guztiak batu dira San Juan plazan. Eguraldia lagun, giro bikaina izan da nagusi.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Jaietako egun handia Urnietan

URNIETA 2018-09-29

San Migel egunez, ekitaldiz beterik dator eguna.

Gaurko egitaraua:

Kontsejupeko finalak jokatu ziren atzo, eskuz nahiz palaz

URNIETA 2018-09-29

Urnietako kontsejupeko finalak jokatu ziren atzo arratsaldean, eskuz nahiz palaz, Urnieta K.E.k antolatuta. Hona emaitzak: Aurre benjaminak: Xabier Agirre 12 / Ander Egaña 7. Benjaminak: Ekai Astiasaran 16 / Iker Albizu 14. Alebinak: Manex Albizu 16 / Aimar Urra 9. Infantilak: Unai Barberena 18 / Eki Garcia-Viana 9. Paleta neskak: Itsasne Urruzola 18 / Olatz Gorroño 2. Paleta mutilak: Xabi Ansa 22 / Unai Legarreta 18.

[Argazkiak]

Paella bikaina dute bazkaltzeko urnietarrek herri bazkarian

URNIETA 2018-09-29

Poxta Zahar elkarteak antolatuta, bazkari herrikoia dute gaurkoan urnietarrek. Apetitua irekitzen duen paella prestatu dute guztientzat, oilasko zatiekin eta piparrekin; izan ere, txosnagunea lepo bete da bazkarirako. Giro ona eta festa ez dira falta jaien azken-aurreko egunean.

[Argazkiak]

Haurren eguna Urnietako jaietan

URNIETA 2018-09-28

Alkate txikien eguna da gaurkoa, eta egun osoan zehar honakoak nabarmendu daitezke: Kontzejupeko finalak, kantupoteoa, Xaibor DJa eta oilasko afaria.

Irailak 28. Egitaraua:

Sagardo onena zein den erabakitzeko afaria

URNIETA 2018-09-28

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, eta usadio zaharra berreskuratuz, pasa den larunbat gauean Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren laugarren eta azkeneko kanporaketa saioa egin zuten Urnietako Batzokian.

Jaietako lehen gaua ondo hasteko tortillak afaldu zituzten urnietarrek

URNIETA 2018-09-28

Txupinazoaren ostean saltoka hara eta hona txarangaren atzetik ibili ostean, sabela betetzeko tortilla lehiaketa egin zuten; itxura ederrekoak gehienak. Adin ezberdinetako jendea nahastuta, giro bikaina nagusitu zen.

[Argazkiak]

Mattin Mujika kirolari handia

URNIETA 2018-09-27

Hogeita bost urte bete dira Mattin Mujika Urnietako pilotari bikaina hil zenetik. Aiurrik gogoan hartu du, bere emazte Junkal Gutierrez eta Mattinen anaia Jose Luisen laguntzarekin. Behar baino lehen amaitu zen kirol ibilbidearen historia da Mujikarena.

Ordu batzuk barru hasiko dira Sanmiel jaiak Urnietan

URNIETA 2018-09-27

19:30ean iritsiko da Miela Urnietako San Juan plazara jaiein hasiera iragartzeko. Igandera bitarte emanaldi eta otordu ugariz gozatzeko aukera izango da. Hurrengo asteburuan ere festarako tartea ez da faltako, baserritarren eguna ospatuko baita urriaren 7an.

Egitaraua:

Urnieta jaietan murgildu da

URNIETA 2018-09-27

Mielaren jaitsiera, Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena eta Jokin Lizeagaren pregoia izan dira jaien hasieran nabarmendu behar diren hiru ekitaldiak. San Juan plaza jendez gainezka zegoela hasiera eman diete jaiei. Urnieta jaietan murgildu da.

[Argazkiak] [Pregoia: Jokin Lizeaga]