Gure Gaiak > Sanpedroak Asteasun 2017

Asteasuko jaiak irudi bidez

ASTEASU 2017-07-03

Sanpedroak amaitu berritan, jaiak biziberritzeko aukera dago argazkien eta bideoen bitartez.

[Argazkiak] [Bideoak]

Koadrilen eguna Asteasun

ASTEASU 2017-07-01

14:00 Ikurriñaren ekitaldia.
14:30 Koadrillen arteko bazkaria.
16:30 Zezen txiki eta poniak.
18:30 Sakatu Elektrotxaranga.
23:30 Rock kontzertuak: Trinifox, Sutagar eta Katez.

Igandeko ospakizunak:

Bus zerbitzua Asteasuko jaietara

ASTEASU 2017-07-01

Gauez autobus zerbitzu berezia jarriko dute Tolosaldetik Asteasurako joan-etorriak ibilgailua hartu gabe egin ahal izateko. Gaueko 23:00etan jarriko dute martxan Asteasura hurbiltzeko zerbitzu berezia eta Villabona, Zizurkil edota Tolosaldera itzultzeko bus zerbitzua igande goiza arte indarrean egongo da. Bus zerbitzuen maiztasuna ordurokoa izango da.

San Pedro eguna Asteasun

ASTEASU 2017-06-29

Gaurko egitaraua:

  • 10:00 Diana.
  • 11:00 Meza nagusia Elizmendin: Soka-dantza, hamaiketakoa eta pilota finalak.
  • 18:00 Kalejira herriko musikari, buruhandi eta erraldoiekin. 
  • 22:30 Txapelketaren hasiera. 21:45etan izen ematea.
  • 22:30 Joxe Mendizabalen erromeria.

Soka Dantza jendetsua Elizmendin

ASTEASU 2017-06-29

Meza nagusiarekin eman diote hasiera Sanpedro egunari. Ondoren gainera hamaiketakoaz gain, Asteasuko mutilek Elizmendira gerturatu direnei Soka Dantzaz gozatzeko aukera ere eman diete.  [Argazkiak]

Unax Maioz eta Aimar Segurola Asteasuko pilota eskolako partiduetan irabazle

ASTEASU 2017-06-29

Aurrebenjaminetan  Unax Maioz eta Ioritz Elolaren artean egon da Asteasuko pilota eskolako txapelketa irabazteko aukera baina Unax Maiozek Irabazi du lehen postua. Benjaminetan ordea Oihan Lanzeta eta Aimar Segurola izan dira buruz buru finala jokatu dutenak eta Aimarrek eraman du lehen postua. [Argazkiak]

Herriko Musikarien Kalejira

ASTEASU 2017-06-29

Herriko musikariek buruhaundi eta erraldoiek lagunduta, kalejira egin dute Asteasun zehar. Musikarien artean, trikitilari, panderojole eta txistulariak aritu dira eta txistulariak mozorrotzera ere animatu dira.  [Argazkiak]

Izeta II ikusteko gonbidapena

ASTEASU 2017-06-28

Izeta II plazatik aldenduko dela eta, hura San Pedro jaietan ikusteko aukera paregabea dela deritzo Joxe Angel Sarasolak.

Elkarrizketa:

Haur txupinazoarekin hasi dira Sanpedro jaiak

ASTEASU 2017-06-28

Asteasuko Sanpedro jaiei hasiera eman diete haur txupinazoarekin. Haur dezente gerturatu dira bertara eta txupinazoaren ostean krosean eta marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera ere izan dute.
[Argazkiak]

 

Sorginaren jaitsiera Asteasun

ASTEASU 2017-06-28

Arratsaldeko txupinazoaren ondoren hasi dira Asteasuko Sanpedro jaiak. Gure Esku Dagoko kideak izan dira jaiei ongi etorria ematen lehenak eta sorginaren jaitsierarekin ekintzaz betetako 5 festa egunei hasiera eman diete herritarrek.  
[Argazkiak]

Suziria botatzea euren esku dago

ASTEASU 2017-06-27

Asteasuko Gure Esku Dago ekimeneko kideek botako dute aurtengo San Pedro jaiei hasiera emango dien suziria. Gustura jaso dute proposamena taldekideek.

[Egitaraua, egunez egun] 

Elkarrizketa:

Lander Mujika, herriko jaien atarian

ASTEASU 2017-06-27

San Juan eguna eta San Pedro eguna tradizio handiko festak dira, eta bi egun seinalatu horietan dantza ezinbestekoa da. Lander Mujika gaztea Oinkari dantza taldeko kidea da. Festarako gogoz da, jaien atarian.

Elkarrizketa:

Aurtengo jaietako egitaraua

ASTEASU 2017-06-26

San Pedro jaiak haurren egunarekin hasi eta bost egunez ospakizun ugari izango da Asteasun.

Ekainak 28-Uztailak 2: