Gure Gaiak > Sanpedroak Asteasun 2018

Azken txanpa San Pedro jaietan

ASTEASU 2018-07-01

Pilota, sagardo dastaketa, herri kirolak edota sorginen igoera jaiei amaiera emateko.

Gaurko egitaraua:

Goizaldera arte ospakizunak Asteasuko jaietan

ASTEASU 2018-06-30

Herri kirolak, koadrilen arteko bazkaria, elektrotxaranga, kontzertua,... goizaldera arte luzatuko dira ospakizunak.

Egitaraua eta gaueko bus zerbitzua:

Herriko musikarien kalejira

ASTEASU 2018-06-30

Herritarren artean sortutako musika talde ibiltariak giro ederra jarri du gaur eguerdian. Dantzarako gogoa piztu dute herritarren artean. Umore ederrean ibili dira herrian barrena, koadrilen bazkarirako giroa berotuz.

[Argazkiak] [Bideoa]

Herri kirol saioa

ASTEASU 2018-06-30

Bero zakarra izan dute kirolariek gaurko saioan. Aizkoran eta harriarekin, erakustaldi bikaina eskaini dute Asteasuko plazan. Millan Tejeria eta Sebastian Lizaso bertsolarien saiotxoak eman dio amaiera ikuskizunari.

[Argazkiak] [Bideoa]

Ikurrinari omenaldia

ASTEASU 2018-06-30

Plazatik hasi eta Kale Nagusian barrena giza katea osatu dute gaur asteasuarrek, ikurrinari omenaldia egiteko. Trikitixaren doinuekin, giro ederrean joan da ekitaldia. Katearen alde batetik besteraino eraman dute ikurrina. Agurra dantzatu ondoren, udaletxeko balkoian eskegi dute ikurrina handia. 

[Argazkiak] [Bideoa]

Jubilatuen bazkaria

ASTEASU 2018-06-30

Kanpoko bero zakarretik babestuta, pilotalekuaren freskotasunean egin dute jubilatuen bazkaria. Euren egunaz gozatzeko prest, umore onean elkartu dira.

[Argazkiak] [Bideoa]

Koadrilen bazkaria, giro ederrean

ASTEASU 2018-06-30

Plazan elkartu dira Asteasuko koadrilak, jaietako bazkariaz gozatzeko. Urtero gisa, herriko bi koadrilen artean hartu dute bazkaria prestatu eta zerbitzeko ardura. Eguna luzatzeko aukera izango dute gaur asteasuarrek. 

[Argazkiak] [Bideoa]

Egun handia Asteasun

ASTEASU 2018-06-29

  • 10:00 Diana.
  • 11:00 Meza nagusia. Ondoren Elizmendin soka dantza, hamaiketakoa eta Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak: Aurrebenjaminak eta benjaminak. 
  • 18:00 Kalejira herriko musikariekin, buruhaundi eta erraldoien parte hartzearekin.
  • 21:30 Herri afaria. Ondoren, Laket taldearekin erromeria.

Lujanbio, Laburu, Egaña eta Mujikaren bertso saio polita

ASTEASU 2018-06-29

Maialen Lujanbiok, Haritz Mujikak, Andoni Egañak eta Agin Laburuk bertso saio nahiko biribila osatu zuten Asteasun ostegun gauean. Umorerako eta hausnarketarako arrazoiak bota zituzten barra-barra, Amaia Agirre gai jartzaileak egoera eta ariketa anitz proposatu eta gero.

[Bideoak: Agurra | Laburu-Lujanbio | Egaña-Mujika | Denak]

Bertso gehiago, idatziz:

Eguzki bete-betean gauzatu da soka-dantza

ASTEASU 2018-06-29

Meza nagusiaren ostean, soka-dantza izan da Elizmendin. Txistulariek jarri dute musika eta jende ugari bildu da soka-dantzaren inguruan. Bestale, elizako erlojua konpontzen ari zireneko irudiak jarri dituzte ikusgai.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Elizako erlojua konpondu duten bolondresei omenaldia egin die Asteasuko Udalak

ASTEASU 2018-06-29

Urrian hasi zituzten erlojuaren konponketa lanak eta ekainean igo zuten elizako kanpandorrera. Bolondres taldea aritu da konpontzen eta Udalak omenaldia egin nahi izan die San Pedro eguna den honetan.

[Argazkiak: omenaldikoak | igo zutenekoa]    [Bideoa]

San Pedro jaiak abiatzear dira

ASTEASU 2018-06-28

  • 11:00 Haur txupinazoa, krosa eta marrazketa lehiaketa.
  • 12:00-14:00/15:00-17:00 Haur parkea frontoian.
  • 14:00 Haur bazkaria.
  • 17:30 Arkupeko eta pala txapelketako finalak.
  • 19:30 Txupinazoa eta kalejira. 
  • 22:30 Bertso saioa plazan: A.Egaña, A.Laburu, M.Lujanbio eta H.Mujika. Ondoren Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.

Rock doinuak Asteasun

ASTEASU 2018-06-28

Willis Drummond eta Liher rock taldeek zuzeneko bizia eskainiko dute ekainaren 30ean. Asteasura joan-etorria egiteko gaueko bus zerbitzu berezia eskainiko dute.

Gaueko bus zerbitzua eskualdetik Asteasuko jaietara

ASTEASU 2018-06-28

Inguruko herrietako festazaleak arriskurik hartu gabe Asteasuko jaietara autobusez hurbildu ahal izango dira, ekainaren 30etik uztailaren 1era doan gauean. Eta behin parranda edo gaualdia igarota, autobusean itzuli ahal izango dira berriro Zizurkil, Villabona, Irura, Anoeta eta Tolosara.

Ordutegia:

Azken txanpan, desafioa

ASTEASU 2018-06-28

Egunez eta gauez jaiez gozatu ostean, jaiei amaiera eman aurretik, lagunarteko herri kirol lehian parte hartzera animatzen direnek gogotik izerditu behar izaten dute. Horietako bi dira Jon Flores eta Aitor Irazu.