ANDOAIN 2017-05-04
Hainbat bideo eta argazkiren bidez, jaiak gogoan hartzeko aukera aproposa eskaintzen du Aiurrik.
ANDOAIN 2017-05-03
10:30 Dultzaineroa, Ikurriñaren jaitsiera, Ezpata dantza.
11:00 Meza elizan. Ondoren ezpata eta brokel dantzak.
11:30 Trikitilariak kalean zehar.
12:00 Txakoli dastaketa.
Arratsaldean:
ANDOAIN 2017-05-03
Egun handia Andoainen, Santa Krutz eguna. Ekitaldi instituzionalarekin hasi da eguna, Ikurriñaren jaitsierarekin eta ezpata dantzarekin.
ANDOAIN 2017-05-03
Txakolina, txorixoa,... egarriz eta gosez agertu dira dozenaka herritar txakoli dastaketara.
ANDOAIN 2017-05-03
Zumea plazan jolas hezitzaileen gunea ipini dute kale hezitzaileek. Jaiotako azken hitzorduetakoa da.
ANDOAIN 2017-05-03
15 taberna aurkeztu dira aurtengo txapelketara eta Bastero izan da irabazlea. Bost edizio egin dira eta birritan irabazi du.
Aurreko urteetako garaileak:
ANDOAIN 2017-05-03
Fino's Band eta Patxi eta konpainia taldea Zumea plaza girotzen aritu dira, jaietako azken hitzorduak osatuz.
[Bideoak: Fino's Band | Patxi eta konpainia]
ANDOAIN 2017-05-02
Lan isila eta emankorra egiten dute urtero-urtero, sagardo dastaketaren osagarri bikaina bilakatuz. Arrakasta handia izaten dute, gainera, festara bertaratzen direnen artean. Igande arratsaldeko euritearekin, astelehen eguerdian aritu ziren lan eta lan.
ANDOAIN 2017-05-02
Maiatzak 2, asteartea
11:00 Koadrillen kalejira Bekoplazatik.
14:30 Koadrillen bazkaria Ondarretan.
17:30 DJ Bull.
20:30 Karaokea txosnatan.
Biharko egitaraua:
ANDOAIN 2017-05-02
Aginaga auzoko Urdaira sagardotegiko sagardoa nabarmendu zuten epaimahaiko kideek, Santa Krutz jaien baitan atzo ospatu zen txapelketan. Asteasuko Sarasola izendatu zuten bigarren, eta Andoaingo Gaztañaga hirugarren.
ANDOAIN 2017-05-02
Helduen lasterketak baina arrakasta handiagoa lortzen ari da Herri Krosaren osteko haur krosa. Mailaz maila, dozenaka haur eta gaztetxo irten ziren. Meritu handia dute Zumeatarra elkarteko atletismo taldeko kideek.
ANDOAIN 2017-05-02
Andoaingo taldeez osaturiko arratsalde-gau musikala antolatu zuen Jai Batzordeak Bekoplazako txosnagunean. Ikusle dexente hurbildu ziren Dukkha, The WC Grooves, Ixo! eta Natural Project taldeak ikustera.
ANDOAIN 2017-05-02
Koadrilen eguna giro ederrean igaro da, eta asteartea izaterako parte hartze handiarekin. Ia 500 lagun hurbildu dira Ondarreta ikastetxean egin duten bazkarian. Euria, beraz, garrantziarik gabeo faktorea da Andoaingo Santa Krutz jaietan. Euriak oztopa ezin dezakeen ospakizuna da.
ANDOAIN 2017-05-01
Herri Krosean segurarra nagusitu da, tartea irekiz Gomez Irungo lasterkariarekin eta Rodriguez andoaindarrarekin. Jon Lanz eta Jon Iturralde andoaindarrak lehen hogei postuetan sailkatu dira. 170 lagun helmugaratu dira.
ANDOAIN 2017-05-01
Olagain Udal txistulari taldeak eta Alberto Agirre abesbatzak Santa Krutz jaietako emanaldia eskaini zuten, igande iluntzean. Hainbat gonbidatuekin, gainera. Tartean Kristina Solano, Andoaingo trikitilariak edota Izaskun Aizpurua eta Aiora Eskudero dantzariak. Hamalau doinu ezberdinekin osatu zuten kontzertua.