Gure Gaiak > Santakrutzak 2017

Gurpil gaineko hitzordu bikoitza

ANDOAIN 2017-05-01

Goizean txirrindularitza lasterketa egin dute Leizaur parke inguruan, benjamin, alebin eta infantil mailakoa. Infantil mailan Dani Fursenko nagusitu da sprint oso estuan. Arratsaldean, txikienek Zumea plazako Bizikleta Festan gozatua hartu dute. Bi ekitaldiak Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatu ditu.

[Bideoa]

Herri danborrada jendetsua

ANDOAIN 2017-05-01

Azken urteetako danborrada jendetsua izan da aurtengoa. Euri tantei aurre eginez, Bekoplazatik irten dira kalez kale ibiltzeko.

[Argazkiak] [Bideoa]

Bertsolariak eta txalapartariak elkarrekin

ANDOAIN 2017-05-01

Kalejiran ibili dira elkarrekin, bertsoa eta ttakun-ttakuna uztartuz. Bertsoetan, ohi bezala, txantxa eta umorea eskaini dute Belokik eta konpainiak.

[Argazkiak]

Ospakizunez beteriko igandea Andoainen

ANDOAIN 2017-04-30

Apirilak 30, igandea
10:00 Artisau azoka Zumea plazan.
11:30 Urki Zumea plazan.
13:00 Andoaingo banda eta Mugaz, Li dendaren parean.

Egitarau osoa:

Peña Santa Krutz elkartearen danborrada

ANDOAIN 2017-04-30

Tradizio handien duen ekitaldietakoa da, jaietako larunbatean urtero-urtero gaueko 22:30ean Kale Nagusitik irteten baita Aitor Amutxastegik zuzenduriko danborrada. Haizea zakarra bazen ere, giro ederrean egin zuten kalejira.

[Argazkiak] [Bideoa]

Euriak egitarauan eragin du

ANDOAIN 2017-04-30

Euriaren agerpenak egitaraua baldintzatu du. Urkiren eta Banda nahiz Mugaz taldeen emanaldiak Ondarreta ikastetxean egin dira. Artisau azoka, berriz, Zumea plazako arkupeetan.

Santakrutzak 2017: [Argazkiak] [Bideoa]

Azken ordukoa, Sagardo lehiaketa bihar 12:00etan

ANDOAIN 2017-04-30

Eguraldia dela eta, bertan behera geratu da sagardo lehiaketa. Gaur egin beharrean, bihar egingo dute eguerdiko 12:00etan hasita Zumea plazan.

Santa Krutz martxa Bandaren eta Mugaz taldearen eskutik

ANDOAIN 2017-04-30

Kantu berezirik bada jai hauetako ekitaldietan, hura Santa Krutz martxa da. Ereserkia Udal Musika Eskolako Bandak eta Mugaz gazte taldeak elkarrekin eskaini dute gaurko emanaldian.

Kros herrikoiarekin abitauko da maiatzaren lehena

ANDOAIN 2017-04-30

Maiatzak 1, astelehena
10:30 Kros herrikoia.
11:30 Haur krosa.
12:30 Txirrindulariak Leizaur parkean.

Egitarau osoa:

Lehia bizia giza proban

ANDOAIN 2017-04-29

Intxaurrondoko taldea nagusitu zen giza proban, Andoain eta Grosko taldeen gainetik. Jendetza bildu zen Bekoplazaren pareko errepidean jokatu zen indar probaketan, eta etengabe animatu zituen taldeak, herrikoa batik bat.

[Argazkiak]

Erreka jaitsiera edota haur tailerrak gaurko egitarauan

ANDOAIN 2017-04-29

Apirilak 29, larunbata
12:00 Kantu kalejira Basterotik hasita.
14:00 Auzo bazkaria Kale Nagusian. Ondoren, La Jodedera.
17:30 Erreka jaitsiera Etxarritik hasita.
18:00 Haur tailerrak Zumea plazan.

Egitarau osoa:

Larunbateko hainbat irudi

ANDOAIN 2017-04-29

Erreka jaitsiera, Baby Band edota Kantu kalejiraren argazki-bildumak ikusgai.

[Argazkiak]

Parte hartze handia herri bazkarian

ANDOAIN 2017-04-29

Kale Nagusian koadrila eta familia ugari bildu dira, herri bazkarian parte hartzeko. Bazkalostean, La Jodedera taldeak bazkarian izan direnak eta izan ez direnak dantzan jarri ditu.

Andoaindarra Elkarteak irabazi du bakailao txapelketa

ANDOAIN 2017-04-29

Jende ugari elkartu da, beste behin, Santakrutzetako bakailao txapelketan. Epaimahaiak hala erabakita, Andoaindarra Elkartearentzat izan da txapela.

[Argazkiak]

Santakrutzak Andoainen, datozen sei egunetan

ANDOAIN 2017-04-28

Apirilak 28, ostirala
16:00 Haur pregoia, txokolatada Zumea plazan.
19:30 Pregoia Zubiaurren.
20:00 Txosnen irekiera.
20:00 Giza proba.

Egitarau osoa: