Gure Gaiak > Santakrutzak 2017

Gazteek hasi dituzte jaiak

ANDOAIN 2017-04-28

Hiru ikastetxeen artean irakurri dute haur pregoia, elkarrekin Santakrutzei hasiera "hobea, osoagoa eta ederragoa" emateko. Kalera atera eta ekintzez, lagunez, euskaraz, giroaz eta, oro har, festez gozatzera animatu dituzte Zumean elkartutako ikaskideak. Denon artean bertso bat abestu ondoren, festetan ondo pasatzeko mezua zabaldu dute.

[Argazkiak]

Helduen pregoia Txindoki tabernaren eskutik

ANDOAIN 2017-04-28

Txindoki tabernaren ardura hamarkada luzez eraman duen familiari omenaldia egin dio Jai Batzordeak, aurtengo pregoia emateko aukera eskainiz. Harriturik, baina pozez eta hunkiturik hartu dute antolatzaileek emandako aukera. Haiekin batera gaur egungo tabernaren arduradunak parte hartu du ere.

[Argazkiak]

Willis Drummond eta Andoaingo taldeak aurtengo jaietan

ANDOAIN 2017-04-26

Urteetako isilunea “Tabula Rasa” disko berriarekin hautsi dute, eta azaroan aurkeztu zutenetik emanaldiak han eta hemen eskaini dituzte. Apirilaren 30ean, igandearekin, Bekoplazako txosnagunean zuzenean arituko dira. 

Giza proba jaien hasieran

ANDOAIN 2017-04-25

Ostiralean Iluntzeko 20:00etan hasiko da desafioa, eta ikusmin handia piztuko duela ziurra da. Andoaingo zortzikotea honakoa da: Itxasne Alkain, Antton Arruti, Ion Beloki, Olatz Esnal, Oroitz Gonzalez, Ekaitz Ollo, Kristina Rodriguez eta Malou Henriksen. Jaietako lehen eguneko giza proban bi aurkari izango ditu, Gros eta Intxaurrondo.

Txindoki taberna 2017ko pregoilaria

ANDOAIN 2017-04-24

Aurtengo jaien hasiera atzoko eta gaurko tabernarien kudeatzaileen eskutik iritsiko da.

Danborradarako entseguak

ANDOAIN 2017-04-24

Zumeatarra elkartearen danborradarekin hasi ohi dira Santa Krutz jaiak. Eta, ezagun denez, beste bi danborrada gehiago izaten dira jaietan: Peña Santa Krutz elkarteko danborrada eta Amnistiaren aldekoa. Azken bien entseguak astelehenean eta asteazkenean deitu dituzte.

Entseguak: