Gure Gaiak > Santakrutzak 2018

Jai batzordearen esker ona

ANDOAIN 2018-05-11

Jai batzordeak, ohar bidez esker ona adierazi die jaietan partaide diren eragile guztiei.

Oharra:

Jaiak gogoan hartzeko bideoak eta argazkiak

ANDOAIN 2018-05-08

Jaien jarraipen zabala egin du Aiurrik internet sarean. Honatx, aurtengo Santa Krutz jaietako argazkiak eta bideoak.

[Argazki-bilduma] [Bideo bilduma]

GaztaƱaga sagardotegiak irabazi zuen sagardo lehiaketa

ANDOAIN 2018-05-07

Bigarren Oianume (Urnieta) geratu da, eta hirugarren Urdaira (Usurbil). Guztira, 18 sagardotegik hartu zuten parte. Sagardoarekin batera dastatzeko pintxoez gain, taloak ere egin ziren Basataloak talogileen eskutik.

[Argazkiak]    [Bideoa]

 

Jaietako azken eguna udako giroan

ANDOAIN 2018-05-06

Eguzkia goizetik irtenda, uda giroko azken ospakizuna biziko dute Santa Krutz jaietan. Gaur eguerdian Zumea plazan dozenaka lagunen parte hartzea espero da. Sagardo dastaketa eta talo jatea bertan egingo dira, baita jaiei amaiera emateko erromeria ere.

[Egitaraua: Maiatzak 6]

Herri danborrada Andoaingo kaleetan zehar

ANDOAIN 2018-05-06

Andoaindarrek tanborrak eta barrilak hartu eta danborrada egin dute herritik zehar. Adin ezberdinetako jendea ikusi da bertan eta giro paregabea jarri dute kaleetan zehar.

[Argazkiak] [Bideoa]

 

Banda eta Mugaz taldea, kalean musika zabaltzen

ANDOAIN 2018-05-06

Andoaingo Udal Musika eskolako ikasle gazteek osatzen duten Mugaz taldeak eman zion hasiera kontzertuari, Kale Nagusian. Andoainek musikaren alorrean harrobi bikaina daukala erakutsi zuen taldeak. Hona jo zituen piezak: Memories of Ireland (Herrikoia), Haizea (Ken7) eta Pirates of the Caribbean. Seguidan Bandaren kontzertua heldu zen, lau pieza interpretatuz: Medley Serrat (JM Serrat), Pasa la banda (Mike Emezabal), El barbiere di Siviglia-overture (G. Rossini) eta Starwars Disco March (J. Williams). Tradizioari jarraiki, Santa Krutz martxarekin eman zioten amaiera kontzertuari, bi taldeek elkarrekin.

[Argazkiak]

Plaza dantzak, jaiei agur esateko

ANDOAIN 2018-05-06

Euskal erromeria kutsuko jaia ospatu zen Zumea Plazan, Udaberri dantza taldearen fanfarrearekin atzo, igandearekin. Jende ugari animatu zen dantza egitera plazan, musika taldeak jotzen zituen euskal folkloreko hainbat doinuren erritimora. Aurtengo Santa Krutz jaiei amaiera emateko modu alaia aukeratu zuten hainbat andoaindarrek.

[Argazkiak]

 

Sagardo eta talo festa

ANDOAIN 2018-05-05

Jaietako azken egunean, igandearekin, Zumeatarra elkarteak hamazortzi sagardogileren arteko sagardo txapelketa antolatu du Zumea plazan, 12:00etan.

Barandiarani gorazarre

ANDOAIN 2018-05-05

Juan Bautista Barandiaran Andoaingo musikagile zendu berriari merezitako omenaldia eskaini zioten herriko abeslari, txistulari eta musilazaleek San Krutz elizan. Sendikoek oroigarria jaso zuten. Ondoren, Barandiarenk konposatutako Andoain eta Zumeatarra ereserkiak interpretatu zituzten.

[Argazkiak]

Gautxorien argazkia

ANDOAIN 2018-05-05

Ez dira denak Espigoian ordu berean bildu, baina argazkian ageri direnak bart gauetik goizera bitarte parrandan ibilitako festazaleak dira. Gaua igaro da, eta lehen orduan kaleak kristalez eta zaborrez beterik zeuden. Bereziki, Zumea kalea eta Kale Nagusia. Garbitzaileek makina lan izango dute kale horiek garbitzen.

Ekitaldiz beteriko eguna Santakrutzetan

ANDOAIN 2018-05-05

Larunbateko egitaraua bete-betea dator, goizean hasita. Arrantza lehiaketa, dantza saioa, bertsolari eta txalapartariak, auzo bazkaria, erreka jaitsiera, bakailao txapelketa, zezen suzkoa, danborrada, kontzertuak txosnagunean...

[Egitaraua: Maiatzak 5]

Auzo bazkaria izan da gaurkoan

ANDOAIN 2018-05-05

Kale Nagusian mahaiak eta aulkiak ipini eta bertan izan da auzo bazkaria. Etxetik bazkaria ekarri eta lagun artean giro ederra sortu da.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Erreka jaitsieran arratsalde pasa

ANDOAIN 2018-05-05

Oihuak eta barreak izan dira nagusi erreka jaitsieran. Traba bat baino gehiago izan dituzte bidean, baina sorosleen laguntzaz lortu dute trabak saihestea. Arratsalde pasa bikaina igaro dute parte hartu dutenek, eta baita ikustera bertaratu direnek ere.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Jolasak eta puzgarriak Zumea plazan

ANDOAIN 2018-05-05

Haurrentzako jolasak eta puzgarriak jarri dituzte arratsaldean zehar Zumea plazan. Giro paregabea sortuz.

[Argazkiak] [Bideoa]

Ontza elkarteak irabazi du bakailau txapelketa

ANDOAIN 2018-05-05

Ontza elkarteak irabazi du bakailao txapelketa 44 punturekin. Irunberri elkartea bigarren geratu da 40 punturekin eta Zumeatarra elkartea hirugarren 36 punturekin

[Argazkiak] [Bideoa]