Gure Gaiak > Ugareko jaiak 2018

Halterofilia erakustaldi ederra eskaini du Danok Danena taldeak

ZIZURKIL 2018-06-03

Eguzkia irten da, eta halterofilia erakustaldiak auzotar ugari erakartzea lortu du. Danok Danena taldeko adin ezberdinetako neska-mutilek eskaini dute halterofilia erakustaldia, eta giro ederra sortu da ikusleen animoek lagunduta.

[Argazkiak]

Saskibaloi txapelketa bizi-bizia

ZIZURKIL 2018-06-03

Giro ederrean ospatu zuten Ugareko festetako saskibaloi txapelketa. Auzoko saskibaloi zelaian egin zuten txapelketa, hiruna pertsonaz osatutako taldeen artean. Umore onean joan ziren partidak, joko bizi eta jokaldi azkarrekin. 

[Argazkiak]

Haur jolasak

ZIZURKIL 2018-06-03

Larunbata ekitaldiz bete-betea iritsi zen Ugarera. Goizean, haurrentzako jolasak eta tailerrak antolatu zituzten, aurpegia margotzeko aukera ere izan zuten hala nahi izan zuten txikiek. Ilerako diademak apaindu edota eskulan ezberdinak eginez, ederki pasa zuten goiza.

[Argazkiak]

Zumba saioa Ugareko jaietan

ZIZURKIL 2018-06-03

Larunbateko ekitaldien artean zegoen iragarrita zumba saioa. Eguraldia lagun izan zuten, eta jende asko gerturatu zen musikaren erritmora dantza eta ariketa pixka bat egiteko gogoz. Umoretsu eta gogotsu aritu ziren haur eta heldu.

[Argazkiak]

Sagardo dastaketa izan da arratsaldean

ZIZURKIL 2018-06-02

Sagardoa dastatzeko tartea egon da arratsaldean Ugareko jaietan. 21:30etan bokata afaria izango da, 22:30etan zezen suzkoa eta gaua alaitzen Trakets taldea arituko da.

[Argazkiak]

Ugare auzoko jaia lehertu da

ZIZURKIL 2018-06-01

Lehenengo aldiz ospatuko ditu jaiak Zizurkilgo Ugare auzoak. Pedro Galarragak bota du txupinazoa. 21:30etan herri afaria dute, eta gauean diskofestak alaituko du giroa Beldarrain Ekitaldiak-en eskutik.

[Argazkiak]