Gure Gaiak > Zizurkilgo jaiak 2017

Eraso matxisten kontrako mezua indarrean, jaien hasieran

ZIZURKIL 2017-09-07

Atzo iluntzean, danborradarekin, buruhandien kalejirarekin eta Danena Kirol elkarteko kideek jaurtitako txupinazoarekin, giro ederrean abiatu ziren Zizurkilgo festak:

Argazkiak

Mozorro festa, jaiei amaiera emateko modu paregabea

ZIZURKIL 2017-08-16

Mozorro festarekin amaiera eman zioten festari, abuztuaren 15ean. Boxeo ring modukoa bihurtu zuten Zizurkil Goiko plaza, eta bertan aurrez aurre aritu ziren "Pantxito Vargas" eta "Adunibarko tigrea". Bideoa Joxin Azkuerena da.

Hitzordu ugari Zizurkil Goiko jaietako azken egunean

ZIZURKIL 2017-08-15

Herritarren arteko herri kirol lehia, Katalunia aldeko castellersak, oilasko afaria edota mozorro festa jaietako azken egunean.

Egitaraua:

Haurrentzako eta helduentzako festa azken egunean

ZIZURKIL 2017-08-15

Herritarren arteko herri kirolak, Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhaundien konpartxa topaketa eta Kataluniako Falcons de Vilafranca, casteller taldearen saioa ikusteko aukera izan da arratsaldean. Gau aldean ordean Oilasko afaria eta mozorro gauaz gozatzeko aukera izango dute Zizurkildarrek Trakets taldeak lagundurik.

[Argazkiak] [Bideoa]

Haur jolasak, Zimiterioko finalak eta Gozategi Zizurkilen

ZIZURKIL 2017-08-14

Abuztuak 14, astelehena:

  • 11:45 Kroserako izen-ematea.
  • 12:00 Krosa.
  • 12:30 Buruhandiak. Ondoren, jolasak.
  • 14:00 Bazkaria herriko umeentzat.

Ekitaldi gehiago:

Haurren gozamenerako parada polita Zizurkilen

ZIZURKIL 2017-08-14

Etxeko txikienak haurren egunaz gozatzen ari dira Zizurkil goiko Ama birjin jaietan. Goizean krosean, buruhaundietan eta jolasetan parte hartzeko aukera izan dute. Arratsaldean ordea jolasekin jarraituz puzgarriak izango dituzte herriko plazan.

[Argazkiak] [Bideoa]

 

Baserritarren eguna Zizurkil Goian

ZIZURKIL 2017-08-13

Herri kirol erakustaldia, idi probak, sagardo dastaketa edota bertso saioa gaurko egitarauan.

Gaurko egitaraua:

Idiak, jolasak eta sagardoa Baserritarren egunean

ZIZURKIL 2017-08-13

Ekitaldiz beteriko arratsaldea izan dute Zizurkil Goiko herritarrek baserritarren egunean. Plazaberrin idi probak ikusteko aukera izan da, bitartean plazan txikienek jolastu eta ondo pasatzeko aukera izan dute eta ondoren Sagardo eta pintxo dastaketaz ere gozatu dute. 

[Argazkiak] [Bideoa]

Oilasko biltzaileekin abiatu da jaia Zizurkil Goian

ZIZURKIL 2017-08-12

Abuztuak 12, larunbata:

  • 13:30 Jaiei hasierako suziria. Oilasko biltzaileen dantzaldia.
  • 18:00 Zizurkilgo XIII. Trikitixa txapelketa.
  • 21:00 Herri afaria plazan. Ondoren, Zesuma.

[Egitaraua egunez egun]

Irati Irurzun Zizurkil goiko festa batzordeko kidea

ZIZURKIL 2017-08-12

Zizurkildar nahiz ondoko herrietako kideei Amabirjin festetan parte hartzeko gonbitea luzatu die.

Elkarrizketa:

Txupinazoarekin eta oilasko biltzaileen dantzaldiarekin hasi dituzte Zizurkil goiko festak

ZIZURKIL 2017-08-12

Zizurkil Goiko herritarrek Txupinazoarekin eta oilasko biltzaileen dantzaldiarekin eman diete hasiera Amabirjin festei.

[Argazkiak] [Bideoa]

Jaiak Zizurkil Goian, larunbatean hasita

ZIZURKIL 2017-08-10

Eguerdiko 13:30ean jaiei hasierako suziriarekin lau eguneko ospakizunei hasiera emango diete. Aurtengo Txapel Eguneko protagonistak Hernandorena Kultur Elkartekoak izan direnez, eurek emango diete jaiei hasiera Iriarte Etxeko balkoian.

[Egitaraua]

Kataluniako Falcons taldea Zizurkilgo jaietan

ZIZURKIL 2017-08-08

Falcons de Vilafranca taldea Zizurkil Goiko jaien azken egunean izango da, ikuskizuna eskaintzera. Urnietara behin baino gehiagotan etorri izan da Egape dantza taldearen eskutik. Castellers delakoak egiten dituzte, figura ikusgarriak sortuz.

[Argazkiak]

Andramariak Zizurkilen, abuztuaren 12tik 15era

ZIZURKIL 2017-07-27

Zizurkil Goiko jaiak abuztuaren 12an abiatuko dira, oilasko biltzearekin. Agenda atalean egitarau osoa ikusgai dago, egunez egun.

[Egitaraua]