2016-10-06

Agur don Biktorri, don Pedrori ongi etorri

2016’ko-IX-4’an Billabonan

Arpegi eman izandu diot
ainbat arazo gogorri,
irakurlea, nere arrazoiaz
jabetu zaitez zedorri;
ez gendun uste baiña agurra
eman bear Don Biktorri,
Don Pedro apaiz berriari berriz,
biotzez ONGI ETORRI.

Orra Don Biktor zure izatea
datorkit pentsamentura,
zenbat anima joan ote da
zure bitartez zerura?
Azkena emen danontzat dator
etorri zaizun modura,
gertatzen dena, agurtzen degu,
geiena maite dan ura!

Zortzi urtean izan zaitugu
zu Billabonako apaiz,
laguntzailleak bazenitula
ikusitzen genduan maiz;
munduan zear ibilli zera
menderaturik ainbat gaitz,
eta Don Biktor barka zaidazu
deskuidatu baldin banaiz.

Irurogeita amabost urte
badauzkazu bizkarrian,
nai izan arren zama orire
ezin utzi baztarrian;
ontara ezkero zeozer bada
gerri edo iztarrian,
zartzaro on bat igarotzeko
etzaude modu txarrian.

Apaiz on batek egin lezake
konta ezin ainbat fabore,
zortzi urtean eginkizunak
bete dituzu dotore;
baiña askotan gugandik ez du
ez esker da ez oore,
gotzai bear lukena gendun
Billabonan erretore.

Don Biktorrek ezagunak ditu
gizakian auleziak,
era berean bide txarretik
datozkigun erentziak;
bere ekintzak eta sermoiak
oso dira bereziak,
da omenduak badira noski
gutxiago mereziak.
Aurrez izan gendun apaiza ere
jator askoa genduan,
Don Joxean Larrañaga izenez
ezagun dana munduan;
goiko aginduz Billabona utzi
da Oñatira zan juan,
ikusten nago erri artan ere
zenbat on egingo duan.

Apaiz on batek zenbat on duan
konturatutzen ez gera,
sinismenan ere jetxi giñan
amarretikan bostera;
uste ez degula joan gindezke
mundu ontatik bestera,
apaiz batekin izan dedilla
eriotzaren bezpera.

Apaiz gazte bat aurki Billabonan
izango degula ala,
bizi geraden garaietako
ez da suerte makala;
Jaunari erregu egin deiogun
berak zuzendu gaitzala,
komeni bada Don Biktor orren
lekua bete dezala.

Fede kontuan gutxitu dira
lenago genitun sonak,
kristautasunak gaur ez ditu
biderikan erosonak;
egun batean guretzat noski
esan zuan Jesus onak:
“zertarako bildurtzen zerate
fede gutxiko gizonak”.

Ez pentsa gero danak zintzoak
izan ziranik lenago,
guztiok gera pekatariak
ni beintzat orretan nago;
Jainkoa eta urkoa maite
iñoiz baiño apalago,
itxaropena galtzen badegu
guztia galdua dago.

Ara Don Biktor nolatan aztu
jaio giñala Berrobin?
Gaur Billabonan bizi gerade
beste askorekin berdin;
bertso ale batzuk moldatu ditut
geiago ezin det egin,
arren da arren barka zaidazu
ezertan badet utsegin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image