2017-02-24

IƱauteriak

Otsaillaren 26’an degu ain zuzen Iñauteri-igandea, naiko berandu aurten; ez baita urtero garai berdiñean izaten. Aurten oso berandu etorri zaigula ta, ez degu goraberarik noski. Aldaketa ori zergatik dan entzun izan degu, baiña gaur beste baterako utziko degu. Iñauteriak eta Garizuma alkarren jarraieran izaten dira eta esaera da, “Garizuma berandu negua luze”, egia ote?

Iñauteriak aipatu ezkero Tolosa aipatu bearra dago-ba? Orion eta Pasain, adibidez, arraunerako jaiotzen diran bezela, Tolosarrak, Iñauteritako jaiotzen dirala esan bearra dago. Frankoren diktadurak pesta mota oriek galerazi zitun, baina Tolosarrak berdin jarraitu zuten “Udaberriko Pestak” izenarekin. 

Beste erritako berri ez dakit, baiña Tolosan aurreko ostegunez izan zuten asera urtero bezela. Egun guztiak beren izenak dituzte: “Ostegun gizen”, “Ostiral argal”, “Zaldunita bezpera”, “Zaldunita”, “Astelenita” eta “Asteartita”. Sendi askotarako ez ote dira pesta luzegiak? Iñauteri zoroan ondorenean Garizuma asten zaigu egi galanta dion egunarekin: “Autsa zera ta autsa biurtuko zera”.

Garai bateko txistulariak bezela, Iñauterian aurkari aundiena eliza izan dala esan bear: gaurko apaiz urtez aurreratuenetan nekez aurkituko degu Iñauterian aurka sermoi latza egin gabekorik. Tolosa inguruko erri txiki bateko apaiza ezagutu gendun, “Astelenitaz” eta “Asteartitaz” bezperak jartzen Maria Alabak edo neska gazteak Iñauterietara ez joatearren. Diotenez, bikario bat izandu zan Tolosan, Udaletxeari diru mordoska polita eskeiñi ziona Iñauteriak ez ospatzearren. Bikario ura ez ote zan konturatu jokabide ori aurrera joan bazan, irabazi baiño galera geiago izango zula elizak? Ezagututa gaude igandeko meza-ordua aurreratzen apaiza, Tolosara karrozak ikustera joatearren. Orra, zer aldaketak ikusita gauden dotrin berdiñeko gizonen artean!

Eliza alde batera utzita, gure denboran naiko aldaketa izan dute Tolosako Iñauteriak: gu Tolosara joaten asi giñanean, doan izaten ziran arratsaldeko zezenak; gaur ez dago orrelakorik. Zorioneko dirua bear. Mutil gaztean jantzirik bereziena, bizkaitar bruxa izango zan; ori erabat izkutatu dala ematen du. Gaur beste soiñeko batzurekin jazten da txantxo.

Tolosako Iñauteriak beintzat, moskorkeriaren izena zuten, eta orretan ere, asko zintzotu gerala esan bear. Gaur geienak kotxe bana badaukagu; eta usterik gutxienean alkool neurtzaille oriek dauzkagu, eta ez nolanaiko zigorrakin; eta orra, jendea zintzotutzeko bidea.

Eguraldiak lagun dezala, eta umorean jartzen bagera orra bi bertso Galtzaundiren doiñuan kantatzeko.

 

Otsailak ogeita sei

aurten Iñauteri,

Tolosa ontan bada

gaur naiko komeri;

zezen aurrean asko 

oi dira erori,

Garizuma luzeak

zuzentzen du ori.

 

Pestak asi giñuzen

joan zan ostegunez,

naiko txistor da ardo

aukeran gendunez;

Iñauterik ondoren

Garizuma dunez,

zintzotuko gerade

elizara junez.

Iruzkina Idatzi

Captcha image