2017-06-16

Harritzen gaituzten albisteak

Garai batean bururatzen etzitzaizkigun albiste pranko entzuten ari gera azken denbora auetan; eta bat, taberna edo jatetxe asko, bazkariak eman eta apari garairako itxi egiten dirala larunbat illuntzea izan ezik.

Garai batean zeiñek pentsatu bear zun orrelakorik? Jatetxetako nagusi oriek horrela jokatzeko arrazoiak badituztela esan bear. Onela esaten zidan orietako batek: “Argi-indarra pagatzeko ainbat ez gendun irabazten illuntzean zabalduta egiten zan lanarekin; len ostiral illuntzean lan puska bat egiten zan; orain telebistatik pelota partiduak ikusteko aitzakiarekin banaka batzuk etortzen ziran, baiña gastu gutxi egiteko”.

Edozein ekintza dala ere, tartean irabazirik ez bada, an porrota ziartu dago, eta alperrik dira egiñal guztiak.

Ondo bizi izateak, erleju, boligrafo, telebista eta abarrek ere badute zer ikusia idazten ari naizen arazo onekin. Gaur ondo bizi gera, len ez genitun janari eta erariak dauzkagu gaur etxe aldetik, eta orretatik etorri da, tabernarako gogo gutxitze ori. Adibidez, gure aurreko aiton agurgarri ariek, tabernetan urik eskatu gabe pasa zuten mundu aldia; gaur taberna edo jatetxeak badaude ura gehiago saltzen dutenak ardoa baiño. Irrati, telebista, telefono mugikor bera tresna guztikin eta abar, etxean daduzkagu munduko berri jakiteko eta ikusteko. Etxean bezin ondo iñun ez dala egoten entzuten degu sarritan. Ulertzaille onari itz gutxi.

Erlejuak eta boligrafoak? Bai, maite ditugu, garai batean morroi edo neskame, illeko ainbesteko baten egiña izango zan tratoa; etzan aintzat artutako egunik eta ordurik; gaur ez dago orrelakorik. Gaurko illuntzetako itxitze oriekin ere eragin aundia dula esan bear, arazo onek.

Eta piskana, piskana, Prantzi eta beste lurralde askotan dadukaten jokaerara goazela esango nuke. Denbora izango da lekuko.

1- Garai batean ostatu askok

etzun ixteko egunik,

da zeiñek esan aldaketa au

ikusi bear gendunik?

Iluntzerako orietakoak

itxita ikusten ditut nik,

ezer ez baita alderdi onak

danak berekin ditunik.

 

2- Tabernarako joanera ori

gaur ari zaigu exkasten,

zor guztiak zuzen pagatuaz

zailla dago aberasten;

ostalari oriek bearrak noski

jarriak ditu ikasten,

lengo moduan elektrikantzat

ainbat etzan irabazten.

 

3- Langille-bazkari ori da orain

bearrezko dagoena,

orretatik dago irabazia

gaur-egun askorena;

eskarmentua duenik bada

berak daki ondoena,

irabazirik ez dan lekuan

ixtea dala onena.

 

4- Entzuten gendun, taberna berria

jartzera zijoazela,

eta guk berriz esango gendun,

“Ondo izan ditezela”;

ikusten degula bei argala

garaiak badatozela,

orain tabernak ixten ari dira

leno zabaltzen bezela.

Iruzkina Idatzi

Captcha image