2017-07-21

Apaiz eskaxia dala-ta

Adiskide batek eman didan albistea: Tolosa inguruko erri txiki batean apaiz-lanak egiten ditun apaizak uztaillaren 9’an, esan die bere eliztarrairi, apaiz eskaxia dala bide, San Inazio egunez erri orretan ez dala elizkizunik izango. Beraz, gure Patroi Aundiaren gorantzan ez dute funtziorik erri orretan.

Jokaera onekin ez dago zertan arriturik, apaiz eskaxia gero ta aundiagoa izango dala dirudi oraingo itxuraz.

Baiña, apaiz gabe ere, ez ote liteke eliz-funtzio eder bat egin, orretarako zerbait prestatuta dauden gizonezko edo emakumezkoakin? Orrelako elizkizunak egiten dituzten erriak badaudela esan bear; eta gero eta geiago izango ditugula egon gidezke ziartu. Uztaillaren 11’an ari naiz idazten, eta oraindik egun batzuk palta diralarik San Inazio egunerako, baliteke erri txiki orretan ere, zerbait antolatzea. Merezi luke Loiolako Patroi Aundiak.

Pekatuan barkamena eta ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol biurtzea, apaizari dagokio noski; baiña beste eginkizun askotarako apaiza ez da izango bearrezkoa. Da batez ere, apaiz eskaxia bizi degun garai auetan.

Irakurle, adiskideak eman zizkidan albistetatik burutapen auek sortu zaizkit; utsegiñik baldin badet barkatu.

Ondo giñaden nai ainbat apaiz

gure arten zegonian,

orain berriz alde orretatik

bizi gera agonian;

etxipenakin ez gaitezela

beintzat jarri egonian,

taloa ere ona izaten da

ogirik ez dagonian.

 

Sarri bildurrez jarritzen gera

apostolo aien gisan,

asarretu zan itsasoa ta

danak eriotz pezkizan;

Jesus lo zegon, esnatu zuten,

itsasoa bare jarri zan,

antzeko zerbait gertatu leike

gaur-eguneko elizan.

 

Gure munduak sarritan dauka

itsaso zakarran antza,

larrosan billa ibilli arren

topatzen degu arantza;

Jesus degula gure gidari

otoitz egiñez goruntza,

gauz ederra da fedearekin

sortutzen dan esperantza.

 

O Loiolako aundizki ura

Iruñan gerran zebillen,

zauritu zan da bere etxera

ekarri zuten kamillen;

denbora pasa liburu on bat

bere eskutan bazebillen,

zail da asmatzen santu bidea

nundikan nora dabillen.

Iruzkina Idatzi

Captcha image