2018-02-22

Boom

Bat batean errealitate kolpea denentzat, egunerokoa besteentzat. Gaueko bederatziak eta hogeita hamazazpi minutu. Lagunekin sagardotegi batean ginen berria jaso genuenean:

Idiazabal eta Elgoibarko gazteek futbol epaileak zelaian euskaraz hitz bat entzun orduko kaleratuko zituenaren mehatxupean hasi zuten partida. Hedabide zein jende askok epailearen jatorriari egundoko garrantzia eman dio. Bada derrepentean euskaltzale amorratu bihurtu denik ere, epaile andaluziar batek espainola berdegunean inposatu zuelako. Ni ere futbol epailea naiz. Eta gurean, futbola (gizartea, orokorrean), guztiz intoxikatua dago. Nik ez diet jokalariei gaztelera inposatu behar. Beraiek dira, zuzenean, inork ezer esan gabe, espainolez mintzo direnak. Orain dela hilabete Lazkao-Idiazabal partida epaitu nuen. Jokalariek haien artean euskaraz egiten zuten arren, niri zuzentzeko garaian espainola zerabilten. Nik euskaraz erantzun, eta harridura eta lasaitasunaren arteko aurpegi konplizez begiratzen ninduten. Arazoa non dago? Andaluzian, Madrilen? Edo etxean? Zuek esan.

Iruzkina Idatzi

Captcha image