2018-03-02

Zebrak

Mundua zuri beltzean ulertzea ezinezkoa dela diote batzuek, substantziarik ez duten bi kolore horien artean badaudela kolore kromatikoak, hain kontrajarriak diren bi iritzi horiek lausotzen dituztenak, alde batean ala bestean ez kokatzen laguntzen dizutenak. Baina badira zebren azalaren antzera marra zuri-beltzen artean kolorerik ez duten egoerak.

Horregatik, badira hor tartean nora jo ez dakitenak, funanbulisten antzera bi aldeak banatzen dituen marraren gainean oreka mantentzen saiatzen direnak, euren jarrerekin alde batera edo bestera joatea baino bide erdian sokaren balantzan egotea nahiago dutenak, baina haizeak beti gogor jotzen du. Bidegabekeria baten aurrean jarrera neutrala erakusten bada zapaltzailearen alde zaudela zioen behin Desmond Tutuk, Apartheid-en aurkako ekintzaileak. Hau entzun eta jarraian jende askoren ahotan dagoen esaldi bat datorkit burura: "Ni ez naiz ez matxista ez feminista, ni berdintasunaren alde nago". Ignorantzia putz egiten dabil, eta ez espresuki noranzko egokian.

Iruzkina Idatzi

Captcha image