2018-07-11

Saganek erakustaldia eman du Quimper-en; mugimendurik ez oilarren artean

Peter Saganek 2, Gaviriak 2; Tourreko bi esprinter onenak berdinduta daude, atzo eslovakiarrak lortutako garaipenari esker; Van Avermaet sendo, lidergoan

Peter Saganek garaipen handia lortu du Quimper-eko helmuga pikoan. Azken kilometroak %4.9ko batez besteko pendiza zeukan, eta eslovakiarrak pazientziaz eta indartsu sentitzen denaren ziurtasunarekin jokatu zuen. Azken 1.000 metroetan Philippe Gilbertek jo zuen aurrena, Colbrellik gero, baina Saganek denei aurrea hartu zien, eta aise menderatu aurkari guztiak. Bere bigarren garaipena da, eta bihar, edo larunbatean argituko da Gaviriarekin dagoen garaipen berdinketa zertan geratzen den.

Etapa aurrekoak baino askoz politagoa izan zen, mugituagoa. Ibilbide gorabeheratsuak kalitate oneko txirrindularien ihesaldia osatu zuen (Chavanel, Calmejane, Edet, Skujins, Vermote...), baina tropelak, BMCk eta Borak zainduta, ez zien aukera handirik eman. Helmugarako 12 kilometro falta zirela irentsi zituzten, eta garaipena Saganentzat izan zen. Van Avermaetek jarraitzen du lider, eta oilarren artean ez zen mugimendurik egon. Denak aurrean sartu ziren.

Seigarren etapa ere bizi-bizia espero da: Brest-Mur de Bretagne, 181 kilometrokoa. 3. eta 4.mailako mendate bana daude lehen 70 kilometroetan. Azken 20 milometroetan bitan igo beharko du tropelak Mur de Bretagne horma sonatua. Bi kilometroko aldapa da, %6.9ko batez besteko aldaparekin. Lehen 1.000 metroak %9.7ra, eta azken kilometroa %4ra. Bihar segundo batzuko aldeak egon daitezke onenen artean.

Iruzkina Idatzi

Captcha image