2018-07-24

Gure chiquitako kantak

Gure kotxeko radio kasetak zenbat kasete erreproduzitu ote zituen egiten genituen bidaietan, azkenerako abesti guztiak ikasten genituen buruz.  

Gure aitaren kotxean entzuten genituenak hauek ziren: Gozategi, Benito Lertxundi, Alaitz eta Maider, Gontzal Mendibil, Sorotan bele, etab. Guk ez genuen musika erdaldunik entzuten garai hartan, mexikar kantarik ez bazen... Internetak ateak zabaldu dizkigula diote askok baina musika munduan kalte egin ez ote duen susmoa dut. Gozategik azkena atera duen G puntua diskoko “Gure chiquitako kantak” abestiaren letrak ez du arrazoi faltarik. Txikitako kanta gehienak euskaldunak zirela dio abesti horrek eta reggetoiak reggetonto bihurtu gaituela. Saia gaitezen udako festetan kanta euskaldun gehiago jartzen eta gure gazteei gogoratu arazten, herri bat martxan badela eta musika talde asko daudela guk entzuteko zain. Uda on!

Iruzkina Idatzi

Captcha image