Bertan behera geratu da ostiraleko tailerra, SUKALDARITZA TAILERRA

MINTZALAGUNA 2019-02-13

OHARRA: Ostiral honetan egitekoa zen tailerra -brotxeta dibertigarriak- bertan behera geratu da, ez delako behar beste jende animatu. Aurrerago antolatzen saiatuko gara, eta horren berri emango dizuegu hemen. Barka eragozpenak

Urteko lehen txotx saioa!

MINTZALAGUNA 2019-02-04

Urtero bezala, Gaztañaga sagardotegian izan ziren Andoaingo Mintzalagunak. Kanpoan hotz zelarik ere, giro epelean egon ziren jan-edanaz gozatuz.

Ipuin kontalaria bihar, Basteron

MINTZALAGUNA 2019-01-15

Leire Zinkunegi ipuin kontalariak saioa eskainiko du bihar, arratsaldeko 17:30ean Bastero kulturgunean. Saioa doan da eta 5-10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago;  sarrera irekia da.

Sukaldaritza makrobiotikoa ikasi dute Mintzalaguneko kideek!

MINTZALAGUNA 2018-11-09

Arratsaldeko 18:00etan elkartu ginen atzo Andoaingo Mintzalaguna ekimeneko hainbat partaide Peña Santa Krutz elkartean. Bertan, sukaldaritza makrobiotikoa zer den azaldu ziguten eta hainbat plater “prestatzen” ikasi genuen.

Andoaingo Mintzalagunaren hasiera ekitaldia!

MINTZALAGUNA 2018-10-10

Gainerako herri askotan bezala, Andoaingo Mintzalaguna ere abian da. Aurten ekitaldi bereziarekin emango zaio hasiera, eta ikuskizun paregabea antolatu dute, hilaren 17rako, 19:00etan herriko udaletxean.

Sukaldaritza tailerra ostiralean, Andoainen

MINTZALAGUNA 2019-02-11

Guraso eta helduentzako tailerra prestatu du Andoaingo Mintzalaguna taldeak, Bidaide egitasmoaren barruan. Kasu honetan, brotxeta dibertigarriak egingo dituzte. Saioa doakoa da, eta 5 eta 10 urte bitartekoentzat zuzendua dago. Andoaingo ludotekan izango da hilaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean. Aldez aurretik izena ematea gomendatzen da

Giro ederra ipuin kontaketan

MINTZALAGUNA 2019-01-17

Andoaingo Mintzalagunak antolatuta, ipuin kontaketa izan zen atzo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 17:30ean. Saiora jende mordoxka hurbildu zen, guraso zein haur, eta giro ederrean entzun zituzten Leire Zinkunegi kontalariaren ipuinak.

Aplikazioen hitzaldia, arrakastatsua!

MINTZALAGUNA 2018-11-28

BIDAIDE egitasmoaren barruan, euskarazko aplikazioen inguruko hitzaldia izan genuen pasa den astean Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean. Iurdana Acasuso Azkue Fundazioako zuzendariak gaur egun sarean ditugun aplikazioen berri eman zigun, guztiak ere euskaraz eta haurraren heziketarako lagungarriak direnak.

Xabier Payaren ekitaldiarekin abian da Mintzalaguna!

MINTZALAGUNA 2018-10-18

Xabier Payaren 'Piano gaineko bertso-gogoetak' ekitaldi goxoaz gozatzeko aukera izan zuten atzo 19:00etan Andoaingo udalbatzara bertaratu ziren Mintzalaguneko hainbat kidek eta herritarrek.

Eman izena Andoaingo Mintzalagunean eta praktikatu euskara

MINTZALAGUNA 2018-09-17

Euskara praktikatu nahi baduzu edo horretan lagundu, eman izena Andoaingo Mintzalaguna ekimenean.