Ikusi guztiak
IRA
21
0

Prest dugu aurtengo Mintzalagunen egutegia

Ikasturteari hasiera eman diogu, eta horrekin batera prest dugu Mintzalagunen Egutegia. Animatu eta parte hartu ekintzetan. Bertso afaria urriaren 26an izango da azkenean!

IRA
21
0

Prest dugu aurtengo Bidaideren egutegia

Guraso eta umeek elkarrekin egiteko ekintza sorta da Bidaide. 2017/18 ikasturtekoak prest ditugu jadanik. Animatu eta parte hartu bertan.
 

IRA
15
0

Egin zaitez Mintzalaguna!

Mintzalaguna egitasmoan izena emateko kanpaina prest dago. Animatu eta parte hartu

IRA
14
0

AEK-k badu euskaltegi berria

Atzo, AEK-k 2017/18 ikasturtetik aurrea Plazaola, 2 helbidean izango duen euskaltegi berria inauguratu zuen eta Mintzalagunok ere bertan parte hartu genuen. Arratsalde atsegina igaro genuen, mokadutxoa jan eta lagun arteaz gozatuz. Orain, guztiok euskaltegian eta Mintzalagun proiektuan izena emateko ordua heldu da. Animatu!

EKA
22
0

Mintzalagunek ikasturteari amaiera eman diote karaokean!

Olajauna tabernan mintzalaguna ekimeneko partaideak eta euskaltegiko ikasleak bildu ziren atzo eta karaokean abestuz igaro zuten arratsaldea.

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.