Ikusi guztiak
ABE
15
0

Errege-opila egiten ere ikasi dugu!

Atzo Mintzalaguna egitasmoko kideok errege-opila egiten ikasi genuen Peña Santa Krutz elkartean antolatutako tailerrean.

Angel Bueno eta Miren Ansaren azalpenei esker, errege-opila nola egiten den ikasi genuen. Hori da lana egin behar dena! Horren ostean, elkartean bertan afaldu genuen eta ez edonolako afaria: kardua, oilaskoa barazkiekin eta errege-opila! 

Eskerrik asko Josean Trujillo eta Inaxio Arana sukaldariei, baita Miren eta Angeli ere! Arratsalde-gau ederra igaro genuen!

Argazkiak ikusteko, egin klik HEMEN.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.