Ikusi guztiak
OTS
19
0

Ostiralean eskulan tailerra Andoaingo ludotekan!

Ostiralean (otsailak 23) eskulan tailerra egingo dugu 17:30ean, Andoaingo ludotekan.

BIDAIDE haurrek gurasoekin batera euskaraz egiteko sortutako ekintza-sorta da, eta helburua euren artean euskaraz ongi pasatzea. Aurten, gozogintza tailerra, jolas kooperatiboak eta ipuin kontalaria egin ditugu, eta ostiralekoa izango da laugarren ekintza.

Animatu eta parte hartu!

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.