Bidaide ekintza-sortaren baitan, ostiralean, eskulan tailerra antolatu genuen Andoaingo ludotekan. Bertaratutakoek, paperarekin hainbat eskulan egiten ikasteko aukera izan zuten.
Gurasoek eta haurrek euskaraz elkarrekin gozatzeko sortutako ekintza-sorta da Bidaide. Andoaingo AEK euskaltegiak eta ludotekak elkarlanean antolatzen dituzte eta hurrengoa dantza tailerra izango da.
Eskulan tailerreko argazkiak ikusteko aukera HEMEN duzue.