Ikusi guztiak
MAR
05
0

Mintzalagunak Gaztañaga sagardotegian!

Ostiralean Mintzalaguneko hainbat partaide Andoaingo Gaztañaga sagardotegira joan ginen eta giro bikainean afaldu genuen.

Tortilla, bakailao, txuleta eta txotx egin ondoren, Aiurriko kantutegiaren laguntzaz, euskal abestien artean amaitu genuen afaria, oso giro epelean! Mila esker etorri zinetenei, baita sagardotegikoei ere! 

Hurrengo ekintza maiatzaren 19an Urmara museora egingo dugun irteera izango da, urtarrilean eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan baikenuen. Animatu!

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.