Ikusi guztiak
MAI
23
0

Alkizako Urmara museora bisita gidatua!

Larunbata goizean, Anoetako eta Andoaingo mintzalagunok  Alkizako Urmara museoko bisita gidatuaz elkarrekin gozatzeko aukera izan genuen.

Koldobika Jauregi eskultorearen eskutik, pare bat orduko ibilbidez gozatu genuen Urmara museo inguruko basoan zehar: hainbat eskultura ikusi eta bere azalpenak entzun genituen eguraldi ederraz gozatu bitartean. Amaieran, hamaiketakoa egin genuen eta papera egiten irakatsi zigun.

Mila esker, Koldobikari eta Urmara museoari, larunbata goiza giro paregabean igaro baikenuen!

Argazki gehiago ikusteko, egin klik HEMEN.

Andoaingo mintzalagunoi azken ekintza geratzen zaigu aurtengo ikasturteari amaiera emateko: ekainaren 19ko karaokea! Ez galdu!

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.