Goizeko 10:00etan Beheko plazan elkartu ginen eta, ordu eta erdiko ibilbidea egin genuen.
Ikasturteko azken ekintza izango da Gurasolagunentzat, maiatzaren 26an, ludoteka. Xaboi tailerra egingo dute haur eta gurasoentzat. Animatu eta parte hartu. Azkena denez, zozketa egingo da bertaratuen artean. Sari interesgarriak izango dira!
Larunbatean Mintzalagunok Getariako Gaintza txakolindegian bazkari bikaina egin genuen eta festa giroan egun polita igaro genuen.
Dantza tailer arrakastatsua izan genuen atzo, Urki dantza taldekoen eskutik. Guraso eta haur asko gerturatu zen Arrate frontoira, Bidaideren barruan antolatutako laugarren ekintzara. Primeran pasa zuten denek gorputza astinduz!
Hurrengo ekintza, apirilaren 28an izango da: Parketarrak! Jostailuak parkera aterako ditugu
Datorren martxoaren 14an, herriko frontoian dantza tailerra izango da guraso eta haurrei zuzenduta. 18:00etatik aurrera ariko dira dantzan, Urki dantza taldeko kideen eskutik.