Ikusi guztiak
UZT
04
0

1500 sinadura lortuta, eskertza eta deialdi berriak

Andoain Esan taldeak “Herri galdeketa” egiteko behar zituen 1.500 sinadurak biltzea lortu du eta, sinadura eman duen andoaindar guztiei eskerrak eman nahi dizkie lehenik eta behin.

Sinatzea garrantzitsua izan baldin bada ere, hau ez da izan helburua, ez da helmuga.

Sinadurak biltzea lehen pausua besterik ez da izan. Pausu horrek “herri galdeketa” bat deitzera eramaten gaitu eta hemendik aurrera eman beharreko pausuak finkatu ditugu:

BATZAR IREKIA IRAILAREN 23AN
Larunbata goizez, “Galdeketa” horretan bozkatzera jarriko den galdera adosteko bilera egingo da. Parte hartze zabala lortu nahi da galdera adostu ahal izateko egingo diren dinamiketan; eztabaida eta hausnarketa eragin dezakeelako. Horrela, eztabaida asko sortzen duen gaiaz pentsatzeko hausnartzeko bide emango digu.

HERRI GALDEKETA AZAROAREN 5EAN
“Herri Galdeketa” eguna: Egun osoz, herriko hainbat gunetan jarriko dira hautestontziak eta bertan, andoaindarrok, gure herriaren etorkizunari buruz gure iritzia eman ahal izango dugu, irailaren 23an adostutako galderaren aurrean gure bozka emateko aukeraz baliatu gaitezen eta iritzia emateko aukera ongi erabil dezagun.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

andoainesan

Andoainen sortu da “Andoain esan” talde berria. Gure helburua udazkenean herritarrek euren iritzia hautesontzi batean sar dezaten lanean hastea da; eta, pixkanaka pixkanaka, erabakitzeko eskubidearen aldeko pausuak ematen hasteko ariketa ma