Ikusi guztiak
IRA
18
0

Herri galdeketa egiteko azken txanpa

Andoain Esan herri ekimenak erabakitze eskubideari loturiko herri galdeketa egingo du datorren azaroaren 5ean. Eguna iritsi bitarte hiru hitzordu garrantzitsu iragarri ditu:

Postontzia, Andoain Esan:

“Sinadurak bildu ondoren, legezko prozedura bete ondoren, “Andoain Esan” taldeak, herri galdeketa gauzatu ahal izateko hainbat pauso emateari ekin dio hasi berri dugun irailean zehar:

IRAILAK 23, LARUNBATA
10:00-12:00 BASTERO 

Azaroaren 5ean bozkatuko den galderaren inguruko hausnarketa jardunaldia burutuko da. Hausnarketa eta eztabaida gune horretara gonbidatuta dago  parte hartu nahi duen andoaindar oro.

URRIAK 1, IGANDEA 
AURKEZPEN FESTA

Musikaz, janaz eta edanaz lagunduta, azaroaren 5erako adostu den galdera aditzera emango da. Galderaren aurkezpena giro alaitsuan egin nahi da eta jendea bertara hurbildu dadin gonbidapena luzatzen dute “Andoain Esan” taldeko partaideek.

AZAROAK 5, IGANDEA
GALDEKETA EGUNA
Adostutako galderaren aurrean, norberak duen iritzia eta nahia hautesontzian sartu ahal izango du bozkaren bidez, gutako bakoitzak dugun eskubidea gauzatuz.

Guztia aurrera eramateko dirua behar denez, 2 eurotan eros litezkeen errifak salgai daude. Saria Gaztañagan edo Txertotan bazkari/afari eder bat egiteko aukera. Bi jatetxeen eskuzabaltasunari esker emango diren sariak dira”. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

andoainesan

Andoainen sortu da “Andoain esan” talde berria. Gure helburua udazkenean herritarrek euren iritzia hautesontzi batean sar dezaten lanean hastea da; eta, pixkanaka pixkanaka, erabakitzeko eskubidearen aldeko pausuak ematen hasteko ariketa ma