Ikusi guztiak
AZA
10
0

Herri kontsultaren balorazioa alderdi politikoen eskutik

Aiurri astekariak EH Bildu, EAJ-PNV eta Ahal Dugu Podemos alderdien balorazioak jaso ditu. Denek ere bolondresen papera nabarmendu dute:

EH BILDU: “Andoaindarrek demostratu zuten baditugula nahikoa baldintza, 
erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean, aurrera egiteko”

“Azaroaren 5ean Andoain Esan taldeak antolatuta, Euskal estatu burujabe bateko herritar izan nahi dugun edo ez jakiteko, herri galdeketa burutu zen Andoainen. Lehenik eta behin, atzoko eguna posible izan zedin azken urte honetan bolondres moduan lanean aritu diren herritar horiei guztiei gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diegu.
Igandean Andoainen eman zen parte-hartzea, hilabeteetako lanaren emaitza da. 2034 andoaindar atera ginen kalera, gure botoaren bidez, gure etorkizun politikoaren jabe izan nahi dugula aldarrikatzeko. Zalantzarik gabe esan dezakegu, Andoainen egindako eta gogoan dugun jende mobilizazio handienetakoa izan zela.
Ezin aipatu gabe utzi Kataluniako egoera. Atzeraezinezko bide batean dago Katalunia, bere independentzia erabaki eta egikaritu nahi duen Errepublika berria da. Indarraren bidea soilik duen Espainiako Estatua du aurrean, baina argi dugu, herritarren borondatea eta indarraren artean, herritarren borondatea garaile izango dela beti.
Bide propioa egin behar dugu Euskal Herrian. Propioa, baina hango ikasgaiak praktikan jarriz. Herritarren mobilizazioa eta batasuna da handik ekar ditzakegun irakaspenik baliotsuenak. Atzo Andoainen demostratu genuen baditugula baldintza nahikoak herritarren elkarlanaz aurrera egiteko; alegia, gure etorkina libreki erabakitzeko erreferendum bateratu eta lotesle bat lortzeko egin beharreko bidea egiteko”.

 

EAJ-PNV: “Kualitatiboki aztertuta, argi geratu da andoaindarrek euren etorkizuna erabaki nahi dutela”

“Zoriondu nahi ditugu igandeko ariketa demokratikoan bozka emanaz parte hartu duten andoaindar guztiak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu boluntario lanetan ibili diren herritar guztiei. Antolaketa txalotzekoa izan da.
Kuantitatiboki aztertuta, balorazio baikorra egiten dugu eta pozik agertzen gara. Igandeko jardunaldian 2034 izan gara, baina ziur gaude gero eta gehiago izango garela, are gehiago galdeketa modu lotesle batean gauzatzen denean.
Kualitatiboki aztertuta, argi geratu da andoaindarrek euren etorkizuna erabaki nahi dutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula berretsi dute andoaindarrek, bozka ematearen ariketa demokratikoa eginaz.
Hitza ezinbestekoa da elkar ulertzeko, hitza ezinbestekoa da akordioetara iristeko, hitza ezinbestekoa da herri baten nahia ezagutzeko. horregatik EAJk ezinbestekoa jotzen du herriari hitza ematea, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea praktikan jartzea”.

 

“Erabakitzeko eskubidea babesten dugu”
“Ahal Dugu Podemos Andoaindik erabakitzeko eskubidea babesten dugu, sentsibilitate guztiak errespetatzearekin batera. 
Igandean Euskal estatu bateko kide izan nahi dugun edo ez bozkatzeko aukera izan dugu. Andoain Esan ekimeneko bolondresen lana eskertu nahi dugu, egin duten lan guztiagatik”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

andoainesan

Andoainen sortu da “Andoain esan” talde berria. Gure helburua udazkenean herritarrek euren iritzia hautesontzi batean sar dezaten lanean hastea da; eta, pixkanaka pixkanaka, erabakitzeko eskubidearen aldeko pausuak ematen hasteko ariketa ma