Ikusi guztiak
EKA
29
0

Hogei lagunen premia

Larramendi Bazkunetik adierazi dutenez, oraindik gutxienez 20 bat lagun falta zaie aurtengo Andoaingo gudua gogoratuko duen ikuskizunerako, datorren irailaren 16an egingo dena, larunbatarekin, herriko kaleetan barrena. Zehazki honakoak falta dituzte:

 

  • 5 bat fusilari ingeles edo eskoziar, ingelesez esaldi labur pare bat esateko gauza direnak.
  • 15 bat fusilari karlista.

Antolatzaileek azken deialdia zuzentzen diete andoaindarrei ikuskizunean parte har dezaten, falta diren 20 lagun horiek gabe zaila izango baita gertakari historiko honen gainekoa antolatzea. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero deitu 656-782-521 zenbakira, edota idatzi bazkuna@larramendi.org helbidera.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Andoaingo gudua

1837-09-14. Lehenengo gerra karlistan, Andoainen gudu ankerra izan zen gudaroste karlista eta liberalen artean, 600 hildako inguru utzi zituena. 

2013-10-19 Gudua |
2015-09-12 Gudua II
2017-09-16 Gudua III