Ikusi guztiak
IRA
19
0

Dantza soka prestatzeko entseguak

Dantza soka prestatzeko lehen entsegua astearte honetan izango da Saroben, 20:15etan hasita. Edu Muruamendiarazen esanetara, datorren irailaren 25ean, 26an eta 27an entsegu gehiago deitu dituzte arratsaldeko 19:00tan hasi eta 20:15ak arte.

IRA
18
0

Plazara plazerez ikuskizuna larunbat honetan

Irailaren 23an, larunbatarekin, "Plazera plazerez" ikuskizuna taularatuko du Egape DT taldeak Saroben. Ekainean izandako arrakasta handiaren ondotik, berriro ikusteko aukera dago. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Sarrerak astelehen honetatik aurrera salgai daude Sarobeko bulegoetan.

UZT
03
0

Saioa Vilafranca del Penedès herrian

Joan zen asteburuan Egape DT taldeko 25 kide dantzari aritu ziren Kataluniako Vilafranca del Penedès herrian, hango Falcons taldeak gonbidatuta. 

[Argazkiak]

EKA
20
0

Ikuslegoa aho bete hortz utzi zuen ikuskizuna

Ahaztuko ez den emanaldia eskaini zuen Egape Dantza Taldeak, joan zen larunbatean. Azpiegitura tekniko bikainean erantzun paregabea eskaini zuten dantzariek, urteurrena borobilduz. Mila ikusleren aurrean dantza saio ikusgarria eskaini zuten. Dantzariek "Sagarra jo" dantzatuz gau majikoa agurtu zuten.

Plazara Plazerez aurkezpena:

EKA
19
0

Artea eta dantza uztartuta

Dantza taldearen 10.urteurrena ospatzeko, espresuki sortutako koreografia prestatu zuten dantzariak;

EDT 10 urte, Musika egokitzapena Antton Jauregirena, letra gure dantzaria den Naroa Agirrek sortutakoa eta abeslaria Xabi Ubillos.

Jon Jauregi "Banaiz" sortzaileak aurretik landutako margolana biluztu zuen taula gainean, eta zuzenean azken pintzeladak eman zizkion. Bitartean dantzariek koadroan irudikatutakoa, koreografiaren bidez adierazi zuten.

Opari ederra Jon !!! esker mila egape dantza taldearen partez.