Ikusi guztiak
EKA
20
0

Ikuslegoa aho bete hortz utzi zuen ikuskizuna

Ahaztuko ez den emanaldia eskaini zuen Egape Dantza Taldeak, joan zen larunbatean. Azpiegitura tekniko bikainean erantzun paregabea eskaini zuten dantzariek, urteurrena borobilduz. Mila ikusleren aurrean dantza saio ikusgarria eskaini zuten. Dantzariek "Sagarra jo" dantzatuz gau majikoa agurtu zuten.

Plazara Plazerez aurkezpena:

[Emanaldiaren atarian ikusleek honako adierazpena entzun zuten]

“Gabon, ongi etorri eta mila esker gaur Plazido Mujika plazara inguratu zareten urnietar eta dantzazale guztioi.

Egape dantza elkartearen jarduna 2007an abiatu zen. Lehen hamarkada osatu dugula ospatzeko ikuskizun berezia prestatu dugu eta aire zabalera atera nahi izan dugu ahalik eta urnietar gehiengoengana irits ahal izateko guretzat hain espezial den gau honetan.

Gaurko ikuskizuna, Plazara plazerez bere izenak dion bezala plazer handiz prestatu dugu urnieta herriarentzat.

Edu Muruamendiarazen gidaritzapean 47 dantzari izango dituzue eszenatokian 18 koreografiaz osatutako erakustaldi ederra eskeiniz.

Gau aparta honetan dantzarien lagun Anabas Musika taldea eta Ugarte txalapartariak izango ditugu. Eskerrik asko zuen ekarpenagatik.

Ikuskizun honetan hamar urteko ibilbidean landutako koreografi esanguratsuenak eta okasiorako bereiziki prestatuakoak disfrutatu ahal izango dituzue.

Hasi aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu gure babesleak diren Urnietako udalari eta Aiurri aldizkariari. Mila esker ixilean gure ondoan dantza taldearen alde lanean aritu eta aritzen zareten guztiei. Esan beharrik ez dago, eskerrak gure artistei, dantzari guztiei dantzan jartzen duzuen indarra eta gogoa ordainezinak direlako.

Eta azkenik, mila esker 10 urte hauetan bidelagun izan dugun artista, koreografo, eta batez ere lagun bihurtu den Edu Muruamendiarazi. Esker mila urte hauetan guztietan zure indarra, gogoa, bihotza eta artea eskaini diozulako Egape dantza taldeari.

Besterik gabe urnietar eta dantzazale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu Plazara plazerez ikuskizunaz gozatzera".

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image