Ikusi guztiak
EKA
19
0

Artea eta dantza uztartuta

Dantza taldearen 10.urteurrena ospatzeko, espresuki sortutako koreografia prestatu zuten dantzariak;

EDT 10 urte, Musika egokitzapena Antton Jauregirena, letra gure dantzaria den Naroa Agirrek sortutakoa eta abeslaria Xabi Ubillos.

Jon Jauregi "Banaiz" sortzaileak aurretik landutako margolana biluztu zuen taula gainean, eta zuzenean azken pintzeladak eman zizkion. Bitartean dantzariek koadroan irudikatutakoa, koreografiaren bidez adierazi zuten.

Opari ederra Jon !!! esker mila egape dantza taldearen partez.

EKA
09
0

“Plazara, plazerez” ikuskizuna hilaren 17an

Egape dantza taldearen jarduna eta Urnieta dantzan jaialdia 2007an abiatu ziren. Lehen hamarkada osatu dutela ospatzeko, Edu Muruamendiaraz eta Egape dantza taldeko arduradunak ikuskizun berezia prestatzen ari dira ekainaren 17rako. Aire zabalean egingo dute, eta ikuskizunari izen iradokitzailea ipini diote: “Plazara, plazerez”. 

MAI
30
0

XI URNIETA DANTZAN -ZOZKETAren SARIDUNAK

Gazte festetako larunbatean "Urnieta Danzan" jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatu zen; Bertan zozkatu ziren Amatiko basoan "Basoa-Suite"-en egonaldiak disfrutatzeko bi sari-sorta.

Zenbaki sarituak: 1263 eta 1610

Zorionak !!!

MAI
17
0

Urnieta Dantzan datorren maiatzaren 27an

Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, Gazte Festetan ospatuko dena. Egitaraua:

  • 11:00 Topaketa Egape ikastolan.
  • 11:45 Kalejira.
  • 12:00 Txikien emanaldia San Juan plazan.
  • 13:00 Danntza jaialdia Plazido Muxika plazan.
  • 18:30 Kaledantza Idiazabal kalean.

MAR
24
0

Egape dantza eskolen erakustaldian

Eskarmentu gehien duten Egape dantza taldeko 8 dantzarik "Sortuz & sortu" koreografia eskainiko dute, larunbat honetan Andoainen. Egun horretan denera 14 dantza eskoletako 190 ikaslek parte hartuko dute.

Dantza Eskolen erakustaldia

Martxoak 25, larunbata. Bastero. Andoain. 12.00