Ikusi guztiak
MAR
17
0

Korrikarekin bat

Dantza taldeko hainbat kidek hiru egunetan Korrikako aurtengo kantuaren gainean koreografia landu dugu. Gaur Zubitxo plazan eskaini dugu jendaurrean, ea gogoko duzuen.

[Bideoa]

ABE
16
0

Ohiturari jarraituz, "Olentzero eta Mari Domingi badatoz…”

Urtero bezala, Abenduak 23an arratsaldez Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira neguari ongi etorria ematera eta Urnietako haur guztien ametsak eta nahiak betetzera.

AZA
30
0

Pausokaren lokal berriaren inaugurazioan

Egape dantza taldeko dantzariak Pausokaren lokal berriaren inagurazioan parte hartu zuten Errenteriako Eureka dantza taldearekin batera.

Bi pieza dantzatu zituzten, bata Arin-In eta bestea Fusioa koreografiatu zuten bi taldeek elkarrekin.

EKA
07
0

Zapiartean ikuskizuna, igandean

Egape dantza taldeak ekainaren 12rako “Zapiartean” dantza eskainiko du Saroben. Bi saio eskainiko dituzte, lehena gonbidatuentzat (17:00), eta bestea herritar guztientzat (19:00). Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Sarobeko bulego ordutegian. Eta egun berean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Xehetasunak:

EKA
03
0

Hamaikagarren edizioaren bila

Urnietan Marizulo antzezlanerako sortu zuten Koda dantza agurraren pareko bilakatu da. Eta halaxe, Urnieta Dantzan jaialdiaren hasieran, lehen hezkuntzako bigarren mailakoetatik hasi eta helduenak bitarte, 157 dantzarik elkarrekin hasiera eman zioten saio nagusiari. Ondoren, hamairu talde ezberdinek dantza bana eskaini zuten eta agurra dantzatzeko 110 dantzari batera aritu ziren.

Erakustaldi aparta izan zen, emozioz beterikoa: