Mikrokreditoak. Mailegu txikiak dira, finantziazio zailtasunak dituzten pertsonentzat, ohiko diru laguntzetan aurreikusita ez daudenean. Eredu ekonomiko alternatiboak aurrera! Fiare BankaEtikoa
Aurreko ostiralean, Udalak Fiare elkartearekin lankidetza Hitzarmena sinatu du eta, honekin batera, langabezian, pobrezia edo bazterkerian dauden pertsonei zuzendutako mikrokredituen programa aurkeztu. Andoaingo Udalak, Fiare elkartearekin, StopEtxekaleratzeak eta Caritas elkarteekin elkarlanean, gehienez 2.500 eurotako eta gutxienez 600 euro, interesik gabeko maileguak emango ditu oinarrizko gastu bati aurre egiteko, bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendua, beti ere, beste dirulaguntzen bitartez lortu ez badaitezke.