Ikusi guztiak
EKA
07
0

ALTERNAKTIBA azoka

EKAINAREN 16ean: ALTERNAKTIBA – Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka 

Aurten ere Andoaingo FIARE Taldetik, Udaletxearen laguntzaz,  Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka antolatu dugu, ALTERNAKTIBA Azoka. 
Herritar antolatuen eskuetan dagoen banketxea da FIARE, akziokako kooperatiba elkarte moduan eratua, lankidetza eta elkartasuna bultzatzea helburu duena. 
Badakigu erabaki ekonomiko guztiak etika-erabakiak ere badirela, batzuen onerako zein besteren kalterako izan daitezkeelako. Horregatik, antolatu ditugun ekintzen bidez gure helburua eredu ekonomiko alternatiboak ezagutaraztea da, hartzen ditugun erabakiek gizartean duten eragin zuzena ezagutzera emanaz. 
ALTERNAKTIBA AZOKAREN inguruko informazioa: 
Ekainak 16, larunbata, Juanita Alkain Plazan 11.00 - 14:00 (eguraldi txarrarekin Ondarretan). 
 
 Goizean zehar informazio mahaiak eta parte hartuko duten taldeen proiektuei buruzko aurkezpen txikiak egongo dira. 
 
11:00 – 11:20 Fiare - Koop 57 (Finantza Etikoak).

11:20 – 11:40 OlatuKoop – KoopFabrika – Koworking (Ekonomia Soziala).

11:40 – 12:00 Goiener – Nortlan – Izarkom (Kontsumo Alternatibak).

13:00 – 13:20 Aspilla – Otsahien (Elikadura Alternatibak).

13:20 – 13:40 Kaleratzeak Stop – Proyde Proega (Beste mundu bat posible da).

13:40 – 14:00 Iparhaizea (Ingurugiroa). 
 
 Hitzaldia ekoSolFem: Ekonomia Solidario eta Feminista. 12:00etatik 13:00etara. Cristina de la Cruz Ayuso-ren eskutik. 

Datozen egun hauetan, talde bakoitzaren inguruko informazioa ematen joango gara. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Fiare Banku Etikoa

Andoaingo FIAREren aldeko taldea hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan gure arreta puntuan elkartzen garela jakinarazi nahi dizugu, 18:00etan: han izango gaituzue proiektu honetan interesatuta dauden  pertsona guztiekin egoteko prest.