Ikusi guztiak
ABE
03
0

Gabon Txirritaren azken emanaldia gogoangarria

Arrakastatsua gertatu da bart berritu den antzezlana. Txirrita eta bere garaia ederki erretratatzen duen antzezlana ikusi izanaren sentsazioarekin irten zen Bastero kasik bete zuen ikusleak.
[Argazkiak]

 

AZA
19
0

Lu eta Le antzezlanaren aurre estreinaldia

Azaroaren 16an egin zuten Saroben Lu eta Le antzezlanaren aurrestrenaldia. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzatik Bernardo Atxagari enkargatu zioten lan hau, Xabier Letek idatzitako "Gabon Txirrita" antzezlanetik abiatuta idazteko. Baina, Atxaga Lurdes Iriondo eta Xabier Leterengan zentratu da (Lu eta Le), eta beraien bizipenetan oinarritako da antzezlana idatzi du, Txirrita alde batera utzita. 

AZA
18
0

Txirrita eta bere garaia

Txirrita eta bere garaia jorratu zuen aurreko astean Bernardo Atxaga idazleak Donostian. Ahozkotasun eta irudimen izugarrikoa,  herriarentzat bertsolaririk maitagarriena izan zen Txirrita. Atxagaren hitzetan, “Txirrita oso pertsona egokia izan liteke bere garaia barrutik aztertzeko, asko hitz egin eta abestu baitzuen, jendearen memorian geratu dira haren bertso eta pasadizoak”.

AZA
14
0

Gabon Txirrita antzezlana abenduaren 2an Andoainen,

Xabier Leteren ‘Gabon, Txirrita’ antzezlana eskainiko du Urnietako Buruntza taldeak abenduaren 2an Andoainen. 111 Akademiak "Kilkerren soka" ekimenaren baitan programatu du emanaldia, eta 2016an antzezlana ikusteko azken aukera izango da.
Xabier Letek idatzitako ‘Gabon, Txirrita’ antzezlana eskainiko du Urnietako Buruntza taldeak abenduaren 2an Andoainen, 21:30ean Bastero Kulturgunean.

Sarrerak dagoeneko salgai:

AZA
08
0

Emanaldi borobila

Urnietako herritarrek osatutako antzezle talde zabalak, pasa zen larunbatean taularatu zuen "Gabon Txirrita" antzezlana. Larunbateko emanaldia Hernaniko Ereñotzu auzoan izan zen. Txirrita bertsolaria mundura sortu zen auzo berean, hain zuzen ere.

Gabon Txirrita

Xabier Letek idatzi eta 1982. urtean Buruntza antzerki taldeak taularatutako "Gabon Txirrita" obra berriro ikusteko aukera izango da  irailean Urnietan eta Donostian. Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Jaione Jauregi eta Maribel Tardiok os