Ikusi guztiak
API
05
0

26.- Andoainen frankistek eraildako biktimen aldeko eskultura

Goiztirian izenburuko eskultura; Gotzon Etxeberria da bere egilea. 

API
05
1

27.- Andoainen frankismoak eragindako biktimak oroitzen dituen panela

Miranda Pasealekuan kokatzen da panel informatibo hori.
 

URT
22
0

“Joxinixio gudaria” liburuaren aurkezpen ekitaldia

Jendetza bildu zen Basteron Mikel Atxaga urnietarrak hil aurretik idatzita utzi zuen Joxinio Gudaria nobelaren aurkezpenean. Jon Unanue Larramendi Bazkuneko lehendakariak liburuaz luze eta zabal hitz egiteko asmotan ziren Pello Esnal, Elixabete Garmendia eta Xabier Lasa aurkeztu zituen, hasiera emanez ekitaldiari. Hiru hizlariek ere Mikel Atxaga batetik, eta bestetik nobelaren protagonista den Joxinixio Etxeberriaren belaunaldi euskaltzalea goraipatu zuten euren jardunean.

URT
21
0

Mikel Aramendiren hitzaldia Basteron

Mikel Aramendi kazetariak “Heriotzaren triangelua”ren inguruko gertaerak, eta, Franco hil osteko urteetan indar ultraeskuindarren indarkeria ekintzak izan zituen aztergai Basteron, Oroituz elkarteak antolatuta.

URT
15
0

Oroimenaren lekuak

Iraganeko toki seinalatuak bildu ditu Oroituz elkarteak. Errepublikaren (1931-1936) eta ondorengo kolpe militarraren eta frankismoaren garaietan Andoaingo herritarrak eta horiek edukitako bizipenak, jasandako giza eskubideen urraketak, e.a. izan ditu aztergai orain arte Oroituz, Andoainen elkarteak. Bada, Andoaingo udalerriko lekuak nabarmentzera jo du oraingoan.