Aiurrik jaialdiaren atariko eta jaialdiko bideo sorta argitaratu du azken egunetan. Albiste honetan ikus daitekeen bideoan klik eginez, gainerako bideo guztiak ere ikus daitezke.
Euskal Herri osoko jaialdi bilakatuta, beste behin ere antolatzaileek aurrean jarritako erronka handiari bikain erantzun zioten. Ezin bakarrik egin eta langintza horretan laguntzaileen ekarpena ezinbestekoa izan da. Pozarren zeuden, normala denez, Deiadar elkarte
Oso pozik agertu dira Deiadar elkarte antolatzaileko kideak. Bai astean zehar izan diren kontzertuekin, eta baita atzo eta gaurko piano jotzaileen etengabeko erakustaldiekin eta publikoaren harrera beroarekin ere.
Euskal Herri osoko musikari gaztetxoentzat ezinbesteko hitzordu bilakatu da Andoaingo Piano Jaialdia, ikasturtearen erdialdera iristen den mugarrietakoa. Musikariak erronka bikoitza izan ohi du, norberaren maila gainditzea eta jendaurrean aritzea.
Scot Joplin konpositorearen heriotzaren urteurrenean, Andoaingo Udal musika eskolak haren musika ardatz duen ikuskizuna eskainiko du.
Otsailak 3, ostirala. 17:30. Bastero auditorioa.
• Haur eta gaztetxoen emanaldia.
• 45 minutuko iraupena.
Andoaingo Piano Jaialdia
2016ra arte Seiasle elkarteak Udalarekin batera antolatzen duen Euskal Herri mailako piano jaialdia. 2017an Deiadar elkarteak hartu du lekukoa. Gune hau Aiurri astekariarekin batera lantzen da.