Ikusi guztiak
MAI
08
0

Santakrutz Jai Batzordearen esker ona

Lehenik eta behin, berritu den batzorde honek eskerrik beroenak adierazi nahi dizkie auzotarrei, elkarteei, tabernariei, dendariei eta oro har Andoaingo herriari, pasa diren Santakrutz jaiak aspaldi izan diren borobilenak egin ditugulako guztion artean.

MAI
03
0
MAI
03
0

Santakrutz peñaren danborrada

Gau giro ederrarekin Santakrutz Peñak beste urte batez danborrada kalera atera zuen, Aitor Amutxastegiren zuzendaritzapean.

[Argazkiak]

MAI
03
0

Bakailao txapelketako partaideak eta irabazleak

Batzokia elkarteko platera izan zen epaimahaikoen gustukoena. Kotoi elkartearen lekukoa hartu du, beraz, txapelketa horretan. Batzokiaren atzetik sailkatu ziren Hogar Extremeño eta Andoaindarra. Zorionak!

Gainerako partaideak hauexek izan ziren: Kotoi, Karrika, Ontza, Irunberri, Zumeatarra eta Santakrutz Peña.

[Argazkiak]

MAI
01
0

Lasterketaren hasierako argazkiak

Bixente Huizi memoriala, 200 partaiderekin, Zumeatarra elkartearen eskutik.
Argazkiak

Santakrutzetako Jai Batzordea